Kargatzen...
Itxi

Jaiak

Santurtziko San Jorgeko jaien egitaraua 2019

eitb.eus

Leer en Castellano

Kontsultatu hemen egunez egun eta orduz ordu San Jorgeko jaietarako antolatutako ekitaldi eta kontzertu guztiak.

Santurtziko San Jorgeko jaietako kartela

APIRILAK 20, OSTIRALA

11:30 Liburu-Azoka Solidarioa, J.J. Mendizabal enparantzan. 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

16:00 "Adopzio Kanpaina" txakur eta katuen erakustaldia oinez-gunean. 20:00ak arte.

17:30 Udal Ludoteken Festa. Mamarigako Kulturgunean 20:00ak arte.

17:30 Bisita gidatua Agurtza ontzian

18:00 Umeentzako diskoteka ibiltaria PACO DJ eta MITXEL ANIMADORen eskutik Parke Nagusian.

20:00 Santurtziko Musika Eskolako Maitia Korala eta Bilbaomusika Ahotsak Abesbatzaren emanaldia Mamarigako Itsasoko Ama parrokian.

20:30 “LA TERNURA” antzezlana Serantes Kultur Aretoan.

23:00 Berbena arrantza-portuan URRATS taldearen eskutik.

 

APIRILAK 21, LARUNBATA

09:00 Aire Zabaleko XII. Pintura Lehiaketa.

10:00 “Adopzio Kanpaina” txakur eta katuen erakustaldia oinez-gunean. 14:00ak arte.

11:00 Bisita gidatua Agurtza Ontzian. Hurrengo saioak 12:30ean eta 17:30ean.

11:00 San Jorge krosa, eskola-kategoria guztientzat. Olatuen parkean. Parte hartzaileentzat dominak eta litxarreriak egongo dira.

11:30 Liburu-Azoka Solidarioa, J.J. Mendizabal enparantzan. 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

12:00 Haur parkea oinez-gunean (14:00ak arte).

12:00 Buruhandien eta Santurtziko Itsasalde Txistulari Taldearen kalejira. Udaletxetik abiatuko da.

14:30 Kuadrillen Elkarretaratzea. Zuk egin, zuk jan. Guk mahai eta aulkiak jarriko ditugu eta zuk jatekoa. Parke nagusian (euri bada, Gernika parkean egingo da).

17:00 Kuadrillen Proba. Parke nagusian.

17:00 Gorka Deuna eskupilota-txapelketaren finalak seranteseko pilotalekuan. Antolatzailea: Itsasalde Pilota Taldea.

17:30 Haur parkearen jarraipena oinez-gunean (20:30ak arte).

18:15 2. B liga Nazionalaren Santurtzi - Zierbena areto-futboleko partida. Areto-futboleko emakumeen taldeak egingo du ohorezko sakea, duela gutxi saritua izan delako. Mikel Trueba kiroldegian.

19:30 Kale-animazioa ZUGATIK batukadaren eskutik.

21:00 V. gala liriko-korala San Jorge elizan. Antolatzailea: Santurtziko Ahots Zuriak Koral Elkartea.

23:00 Kontzertua arrantza-portuan. Paco Pil eta Chimo Bayo.

 

APIRILAK 22, IGANDEA

10:00 “Zierbenara joan-etorria” 6. martxa. Mikel Trueba kiroldegitik abiatuko da. Antolatzailea: Kiroletako Udal Institutua.

11:00 Bisita gidatua Agurtza ontzian. Hurrengo saioa 12:30ean.

11:30 “Arrainak eta aurpegiko makillajea” aire zabaleko tailerra Santurtzi Itsasoa Museoan.

11:30 Liburu-Azoka Solidarioa, J.J. Mendizabal enparantzan. 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara.

12:00 Dantza-taldeen kalejira. Gernika parkean hasi eta Parke Nagusian amaituko da.

12:30 Kantulagun, Oinez-gunean. Antolatzailea: Berbalagun.

12:30 Umeen dantza-alardea Parke Nagusian. Euria bada, Gernika parkean egingo da.

12:30 Erraldoien kalejira Mendi Alde konpartsaren eskutik. Udaletxetik abiatuko da.

12:30 Umeentzako zine-saioa Serantes Kultur Aretoan. Antolatzailea: Santurtziko Musika Eskola. Sarrera doan.

17:00 Egin dezagun komikia! tailerra umeentzat. Mamarigako Kulturgunean.

18:00 Toti Martínez de Lezearekiko topaketa Mamarigako Kulturgunean.

18:00 Familia disko-festa MARK MARKOS DJren eskutik arrantza-portuan.

18:00 Dantzaldia Parke Nagusiko kioskoan. Antolatzailea: Gizarte Ekintza eta Berdintasun arloa.

18:00 Orri-markatzaile tailerrak umeentzat. Juan José Mendizabal plaza.

19:00 Erromeria Dangiliske Taldearekin, Gernika parkean. Antolatzailea: Kultura eta euskera arloa.

20:00 UNION MUSICAL VIZCAINA Musika Bandaren kontzertua San Jorge elizan, Irene Ojanguren sopranoak lagunduta.

20:00 Helduentzako ipuinak Mamarigako Kulturgunean.

 

APIRILAK 23, ASTELEHENA

11:30 Itsasalde Txistulari Taldearen kalejira. San Jorge elizatik abiatuko da.

12:00 Meza Nagusia San Jorge elizan.

13:00 Suziri-burrunba San Jorge gure herriko patroiaren omenez.

18:00 “Zortziko Txikia” Haur-diskoteka XAIBORREKIN. Arrantza Portuan.

18:30 Santurtziko Gaztela eta Leoneko etxeko dultzaineroen kalejira.

 

APIRILAK 27, OSTIRALA

17:30 UDAL LUDOTEKEN FESTA Kabiezesen 20:00ak arte.

17:30 Bisita gidatua Agurtza ontzian.

20:00 Kale animazioa R ke R elektrotxarangaren eskutik.

20:30 “EN LA ORILLA” antzezlana, Serantes Kultur Aretoan.

22:30 Kontzertua FRAC eta REVOLTA PERMANENT arrantza-portuan.

 

APIRILAK 28, LARUNBATA

11:00 Bisita gidatua Agurtza ontzian. Hurrengo saioak: 12:30ean eta 17:30ean.

13:00 Santurtzi Kantari.

13:00 Zunba Lety eta Natyren eskutik arrantza portuan.

19:30 Kale animazioa BUILAKA batukadaren eskutik.

22:00 Herriko taldeen kontzertua arrantza-portuan: RUM FOR ALL, KODIGO PENAL eta ANSIA.

APIRILAK 29, IGANDEA

11:00 Bisita gidatua Agurtza ontzian. Hurrengo saioa 12:30ean.

11:30 “San Jorgeko gozo-lapikoa” birziklatze-tailerra Santurtzi Itsasoa Museoan.

12:00 “Arrain enkantea” bisita antzeztua Santurtzi Itsasoa Museoan.