Itxi

Ostiralean

Korrikak trafiko aldaketak ekarriko ditu gaur, Donostian

eitb.eus

Leer en Castellano

Hiria ez da guztiz itxita egongo. Korrika Donostiako kaleetatik pasa ahala, errepideak trafikora irekitzen joango dira pixkanaka. 21:30 aldera berreskuratuko du hiriak normaltasuna.

20. Korrika, BDonostian. Argazkia: Korrika-Flickr

Gaur, ostiralarekin, trafiko aldaketak izango dira, Korrika dela eta. Tarteka garraio publikoari ere eragingo dio euskararen aldeko lasterketak Donostiatik egingo duen ibilbideak.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Korrika Errekalde auzotik sartuko da 16:28 aldera eta ibilbidea egin ondoren, Pasaiarantz joango da. Hiria ez da guztiz itxita egongo. Korrika Donostiako kaleetatik pasa ahala, errepideak trafikora irekitzen joango dira pixkanaka. 21:30 aldera berreskuratuko du hiriak normaltasuna.

Hauxe izango da Korrikaren ibilbidea Donostian:

Ibilbidea Errekalden hasi eta auzo hauek eta hurrenkera honetan zeharkatuko ditu: Antigua, Erdialdea, Gros, Parte Zaharra, Zentroa, Amara, Erribera, Loiola-Martutene, Egia, Intxaurrondo, Larratxo-Altza eta Bidebieta. (ibilbide eta ordutegiak atxikitzen dira)

Antiguatik pasatzerakoan, 16:35ak aldera, Matia kalea, Ondarbide eta Benta Berri dagoen zatia, trafikoarentzat itxiko dira, 20:00ak arte.

Bestalde, Korrika dela eta, aldaketak egingo dira Dbusen 5-Benta Berri eta 38-Trintxerpe-Altza-Molinao lineetan.

Apirilaren 12an, ostirala, 17:00etatik 20:30era gutxi gorabehera, 5-Benta Berri linearen autobusak ez dira joango Matia kaletik. Autobusak Zumalakarregi Hiribidetik joango dira Europa Plazaraino eta Elias Salaberria kalera bira egingo dute bere ohiko ibilbidea berreskuratzeko Zarautz Hiribidetik aurrera.

Beraz, Matia, Benta Berri eta Resurrección María de Azkue geltokiak zerbitzurik gabe geratuko dira eta Zumalakarregi eta Tolosa Hiribideetara lekualdatuko dira.

Apirilaren 12an ere, 15:00etatik zerbitzua bukatu arte, 38-Trintxerpe-Altza-Molinao linea ez da Euskadi Etorbidetik joango. San Pedrorantz, mikrobusa Portuko pabiloietatik joango da eta geldialdia egingo du Euskadi Etorbidera berriro irtetean (behin-behineko postea).

Geltoki hauek kenduko dira: Euskadi Etorbidea 5 eta Euskadi Etorbidea-Azoka, eta behin-behineko postean egingo du geldialdia.





Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)