TAO
Gidariek aparkalekua berriz ordaindu beharko dute abuztuan, Bilbon
eitb.eus
Iaz ez zen TAOrik izan udako hilabetean, baina hiriko mugikortasunari kalte egin ziola uste dute arduradunek, eta horregatik goizez jartzea erabaki dute.
TAO berriro ezarriko dute abuztu honetan, Bilbon, Radio Euskadik aurreratu duenez. Mugikortasun foroko lan-mahaietan ondorio horretara heldu dira.
Iaz ez zen TAOrik izan udako hilabetean, baina hiriko mugikortasunari kalte egin ziola uste dute arduradunek, eta horregatik goizez jartzea erabaki dute.
Gainera, 2020an TAO beste auzo batzuetara zabaltzeko asmoa du Udalak, besteak beste, Abusura edo San Ignaziora.