Itxi

Bilbo

Babesgabe daudela salatu dute San Frantzisko auzoko bizilagunek

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

San Fran Auzokideak elkarteak “konpromisoa” eskatu die erakunde publikoei, eta Bilboko Udalaren jarrera kritikatu du bereizmen handiko kamerak ez jartzeagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilboko San Frantzisko auzoan izandako istiluen harira, San Fran Auzokideak elkarteak salatu du "babes gabe" daudela. Ez bizilagunak bakarrik, baita poliziak ere, “identifikazio huts batean” laguntza eskatu behar dutelako.

Ondorioz, “benetako konpromisoa” eskatu diete erakunde publikoei, eta ehunka delitugile kaleetatik ateratzea, “kaleak hartuta dituzte-eta”, bizilagunen arabera. 

Elkarteak Bilboko Udalaren jarrera ere kritikatu du, “agindutakoa bete ez duelako”. Gaur egun kalean jarrita dauden kamerak kendu eta horien ordez erresoluzio handikoak jarriko zituela agindu zien, horien arabera, baina ez dute egin. Bizilagunen ustez, kamera horiek jarrita izan balira, azken istiluak eragin dituzten pertsonak identifikatu ahalko zituen Poliziak.

Bestalde, okupatutako pisuak hustea eta merkatari denden lizentziak berrikustea nahi dute.

Udal hauteskundeak aprobetxatuz, auzoan egun dagoen egoera hobetzea eta bertan dagoen delinkuentziarekin amaitzea eskatu diete hauteskundeetara aurkeztu diren alderdiei.

Istiluak

Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen asteazkenean, maiatzaren 15ean, hiltzeko mehatxuak egiteagatik eta autoritateari erasotzeagatik. San Frantzisko kalean gizon bat jendea molestatzen ari zela jakin zuenean, gizon hura eta harekin batera zeuden beste hiru pertsona identifikatzera joan zen handik gertu zegoen Udaltzaingoaren patruila bat. Aurre egin zieten, ordea, eta, horren aurrean, agenteek laguntza eskatu behar izan zuten. Agente gehiago joan ziren orduan bertara, eta borraz sakabanatu zituzten. Esan bezala, horietako bat atxilotu zuten, herio-mehatxuak egin eta agenteei eraso egin izana egotzita.

Bideoak (1)