Itxi

Sanferminak

2019ko txupinazoa nork botako duen aukeratzeko bozketa, abian

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorakoek bi hautagai dituzte aukeran: La Pamplonesa musika banda eta Luis Sabalza Osasuna klubeko presidentea. Ekainaren 10era arte eman ahalko dute botoa.

2018ko txupinazoa. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Gauerdian zabaldu dute 2019ko sanferminetako txupinazoa nork jaurtiko duen aukeratzeko epea. Botoa emateko hiru aukera: Iruñeko webgunea, 010 telefono zenbakia eta Civivox zentroak.

Webgunea erabiliz edo telefono bidez bozkatuko dutenek ekainaren 10era arte izango dute zabalik botoa emateko epea, eta hilaren 9ra arte, Civivox zentroetan aurrez aurre egiten dutenek. Iruñean erroldatutako 16 urtetik gorakoek dute bozkatzeko aukera.

Bi aukera dituzte herritarrek: La Pamplonesa musika banda eta Luis Sabalza Osasuna klubeko presidentea.

Botoa emateko aukera ekainaren 10ean bukatuko da webgunean, eta 19:00etan, 010 telefonoan. Civivoxeko zentroetan, berriz, ekainaren 9an amaituko da.

Irabazlea ekainaren 11n ezagutaraziko dute. Berdinketa egonez gero, bi hautagaiek botako dute txupinazoa.

Iaz 12.213 lagunek bozkatu zuten (% 89k, Internet bidez). Motxila 21 taldeak irabazi zuen, botoen % 42 eskuratuta.

Albisteak (3)