Jaiak
Coti, Camela, EraBatera eta La Casa Azul arituko dira Santurtziko festetan, uztailean
EiTB.EUS
Karmengo jaiak uztailaren 12tik 20ra ospatuko dituzte santurtziarrek. Aipatu taldeak ez ezik, Beret, Sidecars eta Victor Manuel ere igoko dira agertokira.
Santurtziko festak hasteko hilabete baino gehiago falta den arren, dagoeneko aurkeztu dute Karmengo jaietako kontzertuen egitaraua. Hain zuzen ere, Danel Bringasek, Serantes Kultur Aretoko presidenteak, eman du Jai Batzordearekin batera antolatutako zuzenekoen berri.
Coti, Camela, Beret, Victor Manuel, EraBatera eta La Casa Azul dira aurten Santurtzin arituko diren taldeetako batzuk. Kontzertu horiek uztailaren 12tik 20ra izango dira.
Gainera, uztailaren 18an herriko taldeek hartuko dute lekua agertoki gainean. Colajets, Kartzarot y Valkyria santurtziarrak izango dira, hain zuzen ere, egun horretako protagonistak.
Kontzertuen egitaraua, egunez egun
Uztailak 12, ostirala (23:00): Itsasalde txistulariak eta Los Chimberos
Uztailak 13, larunbata (23:00): Unión Musical Vizcaína eta Coti
Uztailak 14, igandea (22:30): Camela
Uztailak 15, astelehena (23:00): Beret
Uztailak 16, asteartea (23:15): Victor Manuel
Uztailak 17, asteazkena (22:30): EraBatera eta Sidecars
Uztailak 18, osteguna (22:00): Colajets, Kartzarot eta Valkyria
Uztailak 19, ostirala (23:00): La Casa Azul
Uztailak 20, larunbata (22:30): Vulkano orkestra