Itxi

Nafarroa

Armada etorbidea izango du berriro Iruñeak

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Apirilaren 29an Katalina Foixkoa deitu zioten etorbide horri, baina izena berriro aldatzea erabaki du Enrique Maya alkate berriak.

Armada etorbidea. Argazkia: Google Maps

Armada etorbidea izango du berriro Iruñeak. Izan ere, Katalina Foixkoa etorbideari izena aldatuko diote, horretarako beharrezkoak diren izapideak bukatu bezain laster. Enrique Maya alkateak eman du erabaki horren berri astearte goizean egindako Bozeramaileen Batzordean. Katalina Foixkoa izena hartuko du, bestalde, Nafarroako Artxiboaren inguruak.

Iruñeko Udalak zehaztu duenez, alkateari dagokio kaleei, plazei, parkeei, etorbideei, eraikinei, oroigarriei edota beste zenbait toki publikori izenak jartzea. Araudiaren arabera, erabakia onartu aurretik, alkateak Bozeramaileen Batzordeari eman behar dio egin nahi duen edozein aldaketaren berri. Erabakiaren berri emandakoan, izena aldatzeko beharrezkoak diren izapideak hasiko ditu. Behin betiko aldaketa egiteko, Alkatetzaren ebazpen bidez onartu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dute.

60ko hamarkadatik Armada etorbidea izenarekin zen ezaguna aipatu etorbidea. Zitalaren esku zegoen orduan etorbide hori, baina 1964an Udalari eman zioten, eta 1966an, Iruñeari. Katalina Foixkoa izena, baina, 2019ko apirilaren 29an hartu zuen.

Albisteak (1)