Itxi

Uztailak 14

Sanferminak: uztailaren 14ko egitarau osoa

Eitb.eus

Leer en Castellano

Hemen topatuko dituzu 2019ko San Fermin jaietako egitarau ofizialaren ekitaldi guztiak, uztailaren 14rako.

Jendea 'Gaixoa Ni'abesten. Argazkia: EITB

Honakoa da sanferminetako egitarau ofiziala, 2019ko uztailaren 14rako, igandea.


6:45 Dianak. Irteera: Merkatuko kaletik.

8:00 Zezen-entzierroa. Zortzigarrena, festetako azkena.

9:30 Erraldoiak eta buruhandiak. Konpartsaren irteera. Irteera: Autobus-geltokitik.

10:45 San Ferminen Zortziurrena. Udalbatza San Lorentzo parrokiara joanen da, elizkizunean parte hartzera. Bertan Katedraleko Musika Kapera eta ganbera-orkestra arituko dira. Non: Udaletxe plazatik.

11:30 Birjolastu. Jolasgunea, birziklatutako osagaikein, PAI konpainiaren eskutik. Non: Takoneran. Amaiera: 14:00.

11:30 Hauek festak hauek! Haurrendako jarduerak. Non: Askatasun plazan. Amaiera: 14:00.

11:30 Kirol Ari. Kirol eta aisiako gune berria. 8 - 14 urte (orientagarria). Non: Media Luna parkeko lubanarroak. Amaiera: 14:00.

12:00 Musika kalean. Irteerak: Karlos III.aren etorbidetik, Descalzos kaletik eta Udaletxe plazatik.

12:00 Jota – kantaldia. Voces Navarras. Non: Sarasate pasealekuan.

12:00 Herri-kirolak. Nafarroako aizkolarien binakako Txapelketa. Nafarroako gurdi-jasotzaileen Txapelketa. Aimar Irigoyen eta Virginia Finol harri-jasotzaileen erakustaldia. Non: Foruren plazan.

13:00 Musika-bandak. San Adriángo musika banda Non: Gurutzeko plazan.

13:00 Agurra Erraldoi eta Buruhandien Konpartsari. Non: Udaletxe plazan.

17:30 Plazako zaldunen, mandakoen eta musikabanden desfilea. Udaletxe plazatik hasten da eta Zezen-plazan amaitzen da.

17:30 Birjolastu. Jolasgunea, birziklatutako osagaiekin, PAI kompainiaren eskutik. Non: Takoneran. Amaiera: 20:30.

18:00 Hauek festak hauek! Haurrendako jarduerak. Non: Askatasun plazan. Amaiera: 21:00.

18:00 Kirol Ari. Kirol eta aisiako gunea, kirol-federazioekin elkarlanean. 8 – 14 urte (orientagarria). Non: Media Luna parkeko lubanarroak. Amaiera: 20:30.

18:00 Musika kalean. Jota-erronda. Non: Udaletxe plazan.

18:30 Zezen-feria. Zezen-Feriaren zortzigarren zezenketa, festetako azkena. Non: Zezen-plazan.

18:30 Kulturen kalejira 2019. Aniztasuna kolore bizian. Irteera: Kale Nagusitik; Gazteluko Plazan bukatzen da.

19:00 Dantzaldia. Magia Negra Orkestra. Non: Gazteluko Plazan. Amaiera: 20:50.

19:00 Dantza. Rocamador Dantza Taldea (Zangotza). Non: Sarasate pasealekuan. Amaiera: 20:00.

20:00 Txotxongiloak El zapatero remendón. La Otra Compañía, Txontxongilo-antzerkia (gaztelaniaz). Non: Askatasun plazan.

20:00 Gazte eremua. Atrakzioak: Wipeout erraldoia eta ur-jolasak. SanFercomedy. Fiesta Holy. Javier Erro. 12 – 17 urte. Non: Foruren plazan.

20:00 Dantzaldia. Elegancia Mexicana mariatxia. Non: Gurutzeko plazan. Amaiera: 22:00.

20:30 Musika kalean. Non: Karlos III.aren etorbidea (Entzierroaren monumentua).

21:00 Dantzaldia. Txistu eta Gaita. Non: Gazteluko Plazan.

21:45 Zezensuzkoa. Irteera: San Domingo kaletik. Jarraitu: Udaletxe plazatik. Bukatu: Kale Berrian.

22:00 Musika kalean. Irteera: San Frantzisco plazatik. Bukatu: Gazteluko Plazan.

23:00 Su artifizialak. Sanferminetako Egile-Su Artifizialen Nazioarteko XX. Lehiaketa. Ziudadela. Étoiles filantes - Izar iheskorrak. Diseinugilea: Francoise Philibert. Su-etxea: Kuma Fireworks Corp. (Montreal, Kanada). Non: Zitadelan.

00:00 Sanferminen amaiera. Gaixoa ni! Non: Udaletxe plazan.