Itxi

Bilbo

Termibus berria irailean martxan egongo dela iragarri du Aburtok

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

San Mameseko kiroldegiari dagokionez, lanak amaitu dituztela esan du Bilboko alkateak, eta "aste batzuen buruan" funtzionamenduan jarriko dutela erantsi du.

Termibus berriaren lanak, Bilbon. EiTBko bideo batetik ateratko irudia.

EAJ-PSE udal gobernuak aurreneko 100 egunetan 120 neurri hartuko dituela iragarri du Juan Mari Aburto Bilboko alkateak ostiral honetan, besteak beste, San Mameseko kiroldegia zabaltzea eta autobus geltoki nagusi berria martxan jartzea.

Garellanon eraikitzen ari diren autobus geltoki nagusi berriari dagokionez, funtzionamenduaren inguruko probak abuztuan egingo dituztela azaldu du alkateak, irailean martxan jartzeko asmoarekin. "Uda ondoren zerbitzua emango du", zehaztu du Asier Abaunza zinegotziak.

San Mameseko kiroldegiari dagokionez, lanak amaitu dituztela esan du Aburtok, eta "aste batzuen buruan" funtzionamenduan jarriko dutela erantsi du. Kiroldegia eraikitzeko lanak 2010eko ekainean hasi ziren, futbol-zelai barruan. Ikastaroen eskaintza diseinatzea falta zaiela adierazi du alkateak.

Zinegotziekin batera, Aburtok 120 neurrien berri eman du. "Aurreneko" neurria kode etikoa berritzea izatea nahi du alkateak, kudeaketa publikoan praxi ona bermatzeko eta "hiritarren konfiantza sendotzeko".

Bestalde, udan zehar Saharaz hegoaldeko pertsona etorkinak hirira heltzea "litekeena" dela gogorarazi du Aburtok. Horregatik, "erakundeen erantzuna" ezinbestekoa dela uste du.