DONOSTIA
Woody Allen Donostiako Alde Zaharrean hasi da filma grabatzen
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Grabaketak horren onuren inguruko iritzi desberdinak dituzten pertsonak erakarri ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Woody Allen zuzendari estatubatuarrak Donostiako Alde Zaharrean hasi du filmaren grabaketa. Gipuzkoako hiriburuko esparru desberdinetan grabatuko da zinemagilearen lan berria.
Azken hori Kanpandegi kaleko grabaketa puntura iritsi da. Toki hori Donostiako Alde Zaharreko gaztetxetik hurbil dago, eta bertako fatxadan 'Woody go home' (Woody joan etxera) irakurri daiteke kartel batean.
Grabaketak grabaketaren onuren inguruko iritzi desberdinak dituzten pertsonak erakarri ditu. Auzoko bati "oso ondo" iruditzen zaio filma Donostian grabatzea, Woody Allen "zuzendari ona" baita.
Hala ere, donostiarren artean grabaketaren eta horrek hirian dituen ondorioen kontrako iritziak ere daude. Auzokide batzuentzat "lotsagarria" da; "hiria interes pribatuetarako hartu dute", uste dute.