Itxi

2019ko Aste Nagusia

Bea Sever Naizen elkarteko bozeramailea izango da Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria

eitb.eus

Leer en Castellano

Bestalde, Itsasne Nuñez Otxarkoaga auzoko Pa… Ya! konpartsako kidea izango da aurtengo txupinera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Beatriz Sever Egaña Naizen Euskal Herriko Adin Txikiko Transexualen Familien Elkarteko bozeramailea izango da 2019ko Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria. Bestalde, Bilboko Konpartsek Itsasne Nuñez Otxarkoaga auzoko Pa… Ya! konpartsako kidea izendatu dute aurtengo txupinera.

Itziar Urtasun jaietako zinegotzia buru duen Bilboko Udaleko Jai Batzorde Mistoak aukeratu du pregoilaria. Gauzak horrela, abuztuaren 17an, larunbata, 2019ko Aste Nagusiari hasiera emango dion mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izango du Beatriz Sever Egañak.

Sexologo eta kazetaria izateaz gain, Naizen elkarteko bozeramailea da, eta familiaren arreta zerbitzua koordinatzen du, baita Bilboko nerabeen taldea ere.

Gurasoak bilbotarrak izanda, oso gertutik bizi izan du Aste Nagusia.

Bideoak (1)