Itxi

Laugarren edizioa

225 litro ardo: blusa eta nesken barrika lasterketako saria

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

25 taldek parte hartuko dute lehiaketan, Santiago egunean. Lasterketa Espainia plazan egingo dute.

Barrika lasterketa Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Barrika lasterketaren laugarren edizioa uztailaren 25eko jai egitarauaren protagonista nagusia izango da Gasteizen. Hiriko blusa eta neskei zuzendutako Santiago egunean, 25 taldek parte hartuko dute lehiaketan. Saria 225 litro ardo izango dira.

Eduardo Aguinaco Nekazaritza foru diputatuak; Maider Etxebarria Gasteizko Ekonomi Sustapenerako zinegotziak; Francisco Javier Elejalde Wine City elkarteko presidenteak eta Luis Izaga Blusa eta Nesken Batzordeko ordezkariak ekitaldia aurkeztu dute asteazken honetan. Gorka Ortiz de Urbinak (Zeledon) lasterketari hasiera emango dio.

Lehiaketa Espainia plazan egingo dute, eta bi modalitate izango ditu. Helduek baino lehen haurrek parte hartuko dute. Barrikekin errelebo-lasterketa egingo dute umeek.

Ondoren, 11:30 aldera, koadriletako kideek probari helduko diote. Ardo upela ibilbidean zehar bultzatuko beharko dute, plazan. Hiru kategoria izango dira: gizonezkoena, mistoa eta emakumezkoena, baina kategoria mistoak eskuratuko du sari nagusia.

Astoen lasterketa tradizionala ordezkatzeko duela lau urte martxan jarri zuten lehiaketa. Animaliei ustez ematen zitzaizkien tratu txarrek hautsak harrotu zituzten, eta proba bertan behera geratu zen. Orduz geroztik barrika lasterketa "erreferentzia" bihurtu da, Elejaldek ziurtatu duenez.

Gasteizko lau patinaje kluben eskutik, Wine Cityk berritasun bat barneratuko du aurtengo edizioan. Irristalariek koadrilen estandarteak eramango dituzte.

Aurreko edizioetan Basatiak koadrilak lortu zuen garaipena.