Gasteiz
Zeledon, Andre Maria Zuriaren jaiak pizteko prest
eitb.eus
Jaitsieran eramango dituen euritakoa eta zahatoa eman dizkio alkateak Gorka Ortiz de Urbinari.
Abuztuaren 4ko jaitsieran eramango dituen osagarriak eman dizkio alkateak Gorka Ortiz de Urbinari, eta errespetua eskatu du, "hala Zeledonekin nola pertsona guztiekin eta ingurumenarekin".
Gorka Ortiz de Urbinak, aurten beste behin Zeledon gorpuztuko duenak, eta Gorka Urtaran alkateak osagarriak (euritakoa eta zahatoa) emateko ekitaldi tradizionalean hartu dute parte, igandean Andre Maria Zuriaren jaiak abiatuko dituen txupinazoan protagonistak eraman ditzan.
Zeledonek herritarrei dei egiteko baliatu du aukera: "Jendeari eskatuko nioke guri laguntzeko, bai niri eta baita nirekin datozenei laguntzeko, eta txapela eta aterkia bakean uzteko", esan du Gorka Ortiz de Urbinak.
Alkateak, berriz, jaietan "daukagun onena" ematera animatu ditu gasteiztarrak, "betiere hiru alde errespetatuz: Zeledonen jaitsiera; pertsona oro, bereizketarik gabe, eta ingurumena".