Itxi

ANDRE MARIA ZURIAREN JAIAK

Gasteizko jaietan eraso sexistak saihesteko kanpaina abiatu dute

EITB.EUS

Leer en Castellano

Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak liburuxka bat prestatu dute, eraso sexistak saihesteko gomendioak eta aholkuak bilduz.

Sexu erasoen kontrako elkarretaratze bat Gasteizen. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gasteizen ia dena prest dute Andre Maria Zuriaren jaiei ekiteko. Horren harira, Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak hiru liburuxka argitaratu dituzte eraso sexistak, eta lapurretak (jaien baitakoak eta etxebizitzetan egindakoak) saihesteko. Gasteizko jaiak abuztuaren 4tik 9ra bitartean izango dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez, aipaturiko dokumentuetan Gasteizko Udaltzaingoaren (092) eta Ertzaintzaren (112) telefonoak ageri dira. Halaber, SOS Deiak 112 aplikazioa jaistea gomendatzen dute.

Hauek dira Ertzaintzaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren gomendioak eta aholkuak jaietan eraso sexistak saihesteko:

- Ez onartu nolanahiko hitzordurik edo itsumustuan!
- Norbaitekin lehenbiziko aldiz geldituz gero, leku ezagunean izan dadila eta jakin dezatela zure lagunek.
- Zaindu zeure gauzak, zaindu edariak, zaindu zeure burua eta adiskideena.
- Ahal duzula ez ibili gauez leku aldenduetan eta argiztatu gabeetan.
- Jakinarazi zure lagunei norbait errespetuz kanpoko jarreretan edo jazarpen jokabideetan dabilkizunean.
- Udaltzaingoko eta Ertzaintzako patruilak zu laguntzeko prest daude beti.

Andre Maria Zuriaren jaietan salaketak jartzeko bulego bat irekiko dute, 24 orduz, Olagibel kaleko 34. zenbakian.

Albisteak (3)