Kargatzen...
Itxi

Donostia

Trafiko aldaketak Haizearen Orrazian eta Gipuzkoa plazan, Allenen filmatzea dela eta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gipuzkoa plaza 09:00etatik 15:00etara egongo da itxita. Haizearen Orrazian, berriz, 16:00etatik 20:00etara izango du eragina zuzendari estatubatuarraren filmatzeak.

Haizearen Orrazia. ETBren bideo batetik hartutako irudia

Gaur, asteartea, trafiko aldaketak egongo dira Donostian, Woody Allenen pelikula filmatzeko lanak direla eta.

Alde batetik, 09:00etatik 15:00etara, Gipuzkoa plaza itxiko dute. Gainera, Bengoetxea, Legazpi eta Andia kaleetan izango du eragina itxierak.

Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Dbusen geltokietan ere aldaketak izango dira.

Bestetik, 16:00etatik 20:00etara, Haizearen Orrazia egongo da zarratuta, ibilgailuentzat zein oinezkoentzat.

Hori dela eta, ordu tarte horietan beste bide batzuk hartu beharko dituzte handik igaro nahi dutenek.