Sanferminak 2011
Barakaldoko gazte bat larri dago entzierroko hesitik erori ostean
Erredakzioa
Igandean izan zuen erorketaren ondorioz, bi orno hautsita eta hezur-muina kaltetuta larri dago Nafarroako Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean.
Barakaldoko (Bizkaia) 27 urteko gazte bat igandean entzierroko hesietatik erori eta larri dago Nafarroako Ospitaleko Zainketa Berezien Unitatean; bi orno hautsita ditu eta hezur-muina ere kaltetuta dauka.
Fernando Boneta, Nafarroako Ospitaleko arduradunak kazetariei esan dienez, gazteari igandean bertan ebakuntza egin zioten C6 eta C7 ornoak hautsita baitzituen.
Momentuz ez dute jakitera eman istripua nola gertatu zen; hau da, entzierroaren ordutegian edo beste momenturen batean izan ote zen.