Itxi

Entzierroa

200 euroko isuna korrikalari bati, 'marra gorria' gainditzeagatik

Erredakzioa

Entzierroaren araudi berria indarrean izanda egindako lehen entzierroan, Ingalaterrako polizia ohi bat zigortu dute, marra gorria gainditzeagatik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Entzierroaren araudia indarrean dagoenetik 2014ko sanferminetako lehenengo entzierroan, 200 euroko isuna ezarri diote korrikalari ingeles bati ibilbidearen hasieran jarritako 'marra gorria' gainditzeagatik.

Korrikalaria Ingalaterrako polizia ohi bat da, eta baimendutakoa baino gehiago jaitsi da Santo Domingo maldan. Hori dela eta, Udaltzaingoak isuna jarri dio.

Paradoxa dirudien arren, korrikalari beteranoa da zigortutakoa. 21 urte daramatza sanferminetako entzierroetan korritzen.

Entzierroaren araudi berriak neurri ugari jasotzen ditu: besteak beste, debekatuta dago entzierroan poltsak, zorroak edota lasterketan oztopo izan litezkeen gauzak edukitzea; oinutsik edo oinetako desegokiekin korrika egitea; mozkortuta, drogatuta eta egoera fisiko edo psikologiko egokia izan barik korritzea edo entzierroaren ibilbidean sartzea, asmoa zezenen aurrean korrika egitea ez bada.

Lehen entzierroa

Aurtengo sanferminetako lehen entzierroa oso arriskutsua izan da; izan ere, zezen taldea zatitu egin da ibilbideko hainbat tartetan, eta gutxienez lau korrikalari ospitaleratu behar izan dituzte, horietako bat, adarkadaz zaurituta.

Torrestrella ganadutegiko zezenek 02:25 minutuan egin dute ibilbidea. Bost zezenek egin dute entzierroa, seigarrenak min hartu baitu txupinak lasterketari hasiera eman aurretik.

 

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)