Itxi

Laugarren entzierroa

Bi korrikalari adarkatu dituzte, baina ez daude larri

Erredakzioa

Guztira zazpi pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera laugarren entzierroaren ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zazpi korrikalari ospitalera eraman behar izan dituzte Iruñean, sanferminetako laugarren entzierroaren ostean. Bi adarkadaz zaurituta daude, baina ez larri, eta besteek kolpeak jaso dituzte.

Adarkadaz zaurituetako bat F.E.A. da, 46 urtekoa eta Iruñeko bizilaguna. Eskuin izterrean jaso du adarkada. Bestea S.J.B. da, 24 urtekoa eta Artiberrikoa (Berriozar). Santo Domingoko tartean adarkatu dituzte, eta ebakuntza egin behar diete.

Kolpeak direla eta ospitaleratutakoak hauek dira:

- S.A.C., 28 urtekoa eta Burlatako bizilaguna

- 54 urteko iruindar bat

- S.L.D.L., 24 urtekoa eta Berbintzanako bizilaguna

- F.C.M., 25 urtekoa eta Caudeteko (Albacete, Gaztela-Mantxa) bizilaguna

- I.G.G., 27 urtekoa eta Iruñeko bizilaguna

Bideoak (1)

Informazio gehiago (3)