Itxi

Estafeta kalean

Iruindar bat egoera kritikoan dago, estatubatuar baten erasoagatik

Erredakzioa

Erasoa igandean gertatu zen Estafeta kalean, entzierroa bukatuta, oraindik argitu barik dauden arrazoiengatik. Erasoaren ondorioz, biktima lurrera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen.

Erasoa igandeko entzierroaren ostean gertatu zen, Estafeta kalean. Efe.

41 urteko iruindar bat egoera kritikoan dago Nafarroako Ospitalean, estatubatuar batek sanferminetan egindako erasoaren ondorioz.

Udaltzaingoaren arabera, erasoa igandean gertatu zen Estafeta kalean, eguneko entzierroa bukatuta, oraindik argitu barik dauden arrazoiengatik.

8:35 aldera, Z.R.B. 24 urteko estatubatuarrak kolpe bat eman zion J.M.F.G. iruindarrari, eta 41 urteko nafarra lurrera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen.

Zauritua ospitalera eraman zuten eta Zainketa Intentsiboetako Ginean dago, egoera kritikoan. Ustezko erasotzailea atxilotuta dago eta polizia-etxean da, epailearen esku noiz geratuko zain.

Informazio gehiago (1)