Polizia operazioa
4 atxilotu Iruñean,2014ko sanferminetako prozesioko istiluekin lotuta
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñea Askatasunez kolektiboaren hitzetan, atxiloketak “etekin politikoa lortzeko” saiakera bat dira. “Prozesioa aitzakiatzat hartu eta atxilotzea eta kriminalizatzea erabaki dute”, salatu du.
Lau lagun atxilotu dituzte gaur Iruñean, 2014ko San Fermin eguneko prozesioan Curia kalean izanda istiluekin lotura dutelakoan, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak ohar bidez jakinarazi duenez.
Gobernuko Ordezkaritzak agiri batean jakitera eman duenez, hiru atxiloturi desordena publikoak eta poliziei eraso egitea leporatu diete. Laugarren atxilotuari desordena publikoak bakarrik egotzi dizkiote.
Lehen hirurak Iruñeko D.G.A. eta J.M.U.P, eta Tarragonako A.F.R. dira, Bien bitartean, Iruñeko X.G.C. atxilotuari desordena publikoak leporatu dizkiote soilik.
2014ko San Fermin eguneko prozesioan, uztailaren 7an, istiluak izan ziren. Iruñeko Udalbatza Curia kaletik pasa zenean gertatu ziren liskarrak.
Toki horretan zinegotziei eraso egin zieten. Biraoak, bultzakadak eta astinduak jasan behar izan zituzten ordezkariek. Zinegotziak laguntzen ari ziren poliziei ere eraso egin zieten. Guzti horregatik, Polizia Nazionalak eta Udaltzaingoak lau inputatuak atxilotu ditu. Atxilotuak ostiral honetan epailearen esku utziko dituzte.
Iruñea Askatasunez: ?Atxilotzea eta kriminalizatzea erabaki dute?
Iruñea Askatasunez kolektiboko bozeramaileen hitzetan, atxiloketak ?etekin politikoa lortzeko? saiakera bat dira. ?Oraingoan, prozesioa aitzakiatzat hartuta, beste behin ere lau herritar atxilotzea eta kriminalizatzea erabaki dute?, gaineratu dute.
Kolektiboak azpimarratu duenez, ?gaurko atxiloketak hauteskundeetarako hilabete eskas falta denean egin dituzte, sanferminetarako bi hilabete eta erdi falta direnean?. ?Kasualitatea? ez dela nabarmendu dute; izan ere, ?erregimenaren helburua bi gertakarietan eragitea da?.