Itxi

Azken entzierroa

Miurak marka berria ezarri du: 02:05 minutu!

eitb.eus

Zezenek noblezia handiz korritu dute, eta ez dira inor adarkatzen saiatu, korrikalariek arduragabekeria ugari egin badituzte ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Miura ganadutegi mitikoaren zezenek azken 40 urteotako entzierro bizkorrena egin dute aurtengo sanferminetan, 02:05 minutuan egin baitute ibilbidea.

Urtero legez, Miurak eman die amaiera San Fermin Jaiei. Iruindarren ganadutegi faboritoa da, kondaira luzeena duena. Izan ere, entzierro gehien egin dituena da, eta hiru mendetan parte hartu duen bakarra: XIX, XX eta XXI.

Ganadutegi horren zezenak beti noblezia handikoak izan badira ere, azken hamarkadan asmo txar handia erakutsi izan dute. Adibide bat: estatistikak zenbatzen hasi zirenetik, orotara 16 adarkada eman dituzte Miurakoek, eta horietako 15, azken 15 urteetan izan dira. Bestea aurreko 20 urteetan izan zen.

Hala ere, gaur aspaldi gogoratzen genituen Miura horiek bezalakoak izan dira berriz, ez baitute ezer egin korrikalarien aurka, arduragabekeria ugari ikusi baditugu ere.

Kalejoian, esate baterako, korrikalari bat erori egin da, eta zezenak atzean zituenean saiatu da altxatzen. Kontuz! Matthew Peter Tasio gaztea hori bera egiteagatik hil zen 1995ean! Garesti xamar izan ohi da halakoak egitea adardunen aurrean.

08:00etan, zezenek bat eginda abiatu dute Santo Domingoko aldapa, eta, bertan, garbi egin dute topo korrikalariekin.

Udaletxeko tartean hainbat pertsona erortzen hasi dira (ibilbide osoan gertatu bezala), baina abiadura handiaren ondorioz betiere.

Mercaderes eta Estafeta arteko bihurgunea eskuinetik pasatu dute, eta bigarren kale horretan berriz ere eroriko ugari izan dira, korrikalariek erritmoari ezin eutsi. Bertan, bi zezenek aurrea hartu dute, baina taldea zatitu barik.

Telefonican eta kalejoian arrisku une handiak izan dira, zezenek hainbat pertsona zapaldu dituztelako, baina arazo barik egin dute plazan barrena.

Argakiak: EFE

Zaurituak

Azkenean, lau pertsona eraman behar izan dituzte ospitalera, baina kolpeen ondorioz. Honakoak dira:

- E.V.R. (46 urteko iruindarra). Kolea du buruan.

- J.P.F. (37 urtekoa eta San Sebastian de los Reyeskoa ?Madril-). Kolea du buruan eta bizkarrean.

- A.A.O. (23 urtekoa eta Huartekoa ?Nafarroa-), 23 años, kolpea du beso batean.

- L.C.D. (40 urtekoa eta Guadalajarakoa). Hainbat kolpe ditu.

 

___________________

2015eko sanferminetako entzierro guztiak (kronikak eta bideoak):

- Lehen entzierroa (uztailak 7): "Jandilla, beti beldurgarri"

- Bigarren entzierroa (uztailak 8): "El Tajo y La Reina, noblezia handiko debuta"

- Hirugarren entzierroa (uztailak 9): "Victorianorekin maiteminduta"

- Laugarren entzierroa (uztailak 10): "Fuente Ymbro, Clark Gable bezala"

- Bosgarren entzierroa (uztailak 11): "Entzierro arriskutsu eta ezohikoa egin dute Escolarren hasiberriek"

- Seigarren entzierroa (uztailak 12): "Entzierro arina eta garbia egin dute Conde de la Mazatarrek"

- Zazpigarren entzierroa (uztailak 13): "Garcigrande, ziztu bizian"

- Zortzigarren entzierroa (uztailak 14): "Miurak marka berria ezarri du: 02:05 minutu!"

 

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)