Iruñea
2016ko San Fermin jaietarako 8 kartel finalistak aurkeztu dituzte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñean erroldatutako pertsonek apirilaren 18ra arteko epea izango dute botoa emateko.
Gaur iragarri dituzte 2016ko Iruñeko San Fermin jaiak iragartzeko kartel lehiaketako zortzi finalistak. Beraz, 8 kartel hauen artean aukeratu beharko dute iruindarrek: "Zezena", "Txuribeltz", "Festaren koloreak", "Maitatu zure ama", "Erreginak", "Pañoletas", "Sanmarrazkin" eta "San Fermin ibilbidea".
Epaimahaia Iruñeko Udaleko Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirol saileko zuzendariak eta diseinu, komunikazioa eta arte plastikoen alorreko profesionalek osatu dute, eta gaur iragarri dituzte zortzi finalisten izenak.
Aurten 376 kartel aurkeztu dira lehiaketara -iaz 462 ziren-, eta kartel irabazlearen egileak 3.600 euroko saria jasoko du.
Gaur arratsaldetik aurrera eta azken bozketa egun arte kartelak ikusgai izango dira Kondestable jauregian. Iruindarrek apirilaren 18ra arteko epea izango dute botoa emateko: hilaren 16ra arte civivox zentroetan eta hilaren 18ra arte 010 telefonoan eta sanferminetako webgunean.
>