Sanferminak 2016
Umeak identifikatzeko 4.000 eskumuturreko banatu dituzte Iruñean
Agentziak | Erredakzioa
Ekimen horren xedea da jende asko pilatzen den lekuetan seme-alabak begien bistatik galtzen dituzten gurasoei estutasun egoerak ekiditea.
Iruñeko udalak 4.000 eskumuturreko banatu zituen atzo arratsaldean, San Fermin jaietako lehen eguneko Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren irteeran, euren gurasoengandik galtzen diren adingabeak telefono-zenbaki baten bidez identifikatu ahal izan daitezen.
Ekimen horrekin lortu nahi dena da jende asko pilatzen den lekuetan seme-alabak begien bistatik galtzen dituzten gurasoei estutasun egoerak ekiditea.
Eskumuturrekoa telazkoa eta berdea da, hainbat aldiz erabil daiteke, eta Iruñeko erraldoien konpartsako errege-erreginen irudien marrazkia dauka. Horrez gain, Udalaren armarria eta larrialdietarako 092 zenbakia dauka. Telefono horretara dei daiteke beste edozein arazo izanez gero ere.
Eskumuturrekoak telefono-zenbaki bat eransteko lekua dauka, bertara deitu ahal izateko, hala behar izatekotan. Berarekin batera uztai txiki bat daroa hura jartzeko: eskumuturrekoaren ertzak uztailean sartu behar dira, eta soinean daramanaren eskumuturrera doitu. Dena dela, Iruñeko Udaltzaingoak haur txikienekin uztailik ez erabiltzea gomendatu du, baizik eta kasu horietan eskumuturrekoa zuzenean eskumuturrera lotzea, eskumuturrekoa gal ez dadin.
a gal ez dadin.a gal ez dadin.