MAKUSI martxan dela ondo baino hobeto ospatzeko, bi produktu sorta banatuko ditugu Klubeko kideen artean. Produktu sorta bakoitzean, honakoak aurkituko dituzu: toalla, frisbee-a, motxila eta txanoa.
Kideek bidalitako argazkiekin egindako bideo berezia argitaratuko dugu astero, larunbatetan, eta argazkiak gure plataformara igotzeko prozesua erraz-erraza izango da!
Ume eta gaztetxoei zuzenduta, euskarazko entretenimendu eskaintza zabala eskainiko du, ingurune seguruan, eta bi ardatz nagusi izango ditu: euskarazko ikus-entzunezko edukien plataforma digitala eta MAKUSI Kluba.