EITB PLUS
3R: Gutxitu, berrerabili, birziklatu
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Ingelesezko , reduce, reuse, recycle hitzetatik sortzen da 3R deritzonaren filosofia. Zer den jakin nahi? Entzun eta irakurri hemen!
IIngurumenari , hondakinak pilatu eta pilatuz egiten diogun kalteaz jabetuta Japoniako gobernuak proposatu zien G-8, munduko zortzi herrialde aberatsenetako agintariei, hondakin gutxiago sortu, gauzak berrerabili eta birziklatzea sustatzen duen prozedura.
2004ko bileran egindako proposamen hark oihartzuna izan zuen eta harrez gero, Zortzi Handienak ez ezik, ingurumenaren kezka duten herrialdeetan sustatzen den bidea da.
Izan ere birziklatzea ez da nahikoa. Hondakin gutxiago sortuz eta gauzak balio duten bitartean berrerabiliz zaborra nabarmen gutxitzen da. Herrialde aberatsetako kontsumoa gutxitzea lortzen da.
Kontsumo arduratsua bultzatuz
Emaus Fundazioak Donostian kudeatzen duen Ekocenterrek "kontsumo arduratsua bultzatzen du" Maider Sagredo teknikariak azaltzen digunez. Kontsumitzaileon "botereaz" ohartarazten digu eta norbanakoak gauza txiki batzuk aldatuta ere lortu litezkeen emaitzak azpimarratzen.
Manu Mendez ere teknikaria da Emausen. Besteak beste , berak gidatzen ditu Ekozenterrera iristen diren ehundaka haurrak. Taillerrak egiten dituzte, "erabilitako kartoiarekin karpetak eginez
adibidez”" haurrei berrerabileraren balioa eta garantzia erakusten diete.
Olatz Pradini, Emausen komunikazio taldean aritzen da eta berak erakutsi dizkigu Ekozenterren salgai dauden milaka erropa, altzari edo eta liburuak. "Jendeak ematen dizkigun gauzak salduz lortzen dugu lanpostuak sortu eta proiektu sozialetarako bideratzen dugun dirua", dio.
Deitu eta bila pasako zaizue
Etxez-etxeko bilketa egiten dute , jendeak behar ez duena eskaintzen du 902 455 855 telefonora deituta. Emaus bila joaten da eta erabiltzeko moduan dagoena Ekozenterren jartzen dute salgai . Askotan bitxikeriak iristen dira eta "zine produktorak askotan etortzen dira horien bila". Moduan saltzen dutenez etorkin asko dute bezero gisara, baina gero eta gehiago dira berrerabileraren premian sinisten dutelako erosleen artean dituzten kontsumitzaileak.
Emausek , 30 urte daramatza donostian lanean eta piskanaka pìikanaka erabiltzaileengan beren filosofia errotzen ari dela ikusten dute.
Entzun hemen erreportaje osoa!