Itxi

Peña y Goñi-ren ondoren

Donostiak dozena erdi bat kale oinezkoentzat bakarrik bilakatuko ditu

EUSKADI IRRATIA / DAVID BERAMENDI

Tartean, Gros auzoan, Carquizano, eta hiriko erdigunean, Larramendi, Triunfo eta Blas de Lezo. Gainera, Amaran, Irungo plazatik gertu dauden kaleak lau errail izatetik bi izatera pasako dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Donostiako Udalak dozena erdi bat kale oinezkoentzat bakarrik bilakatuko ditu 2018an. Nabarmentzekoak dira Carquizano kalea, Gros auzoan, eta Larramendi, Triunfo eta Blas de Lezo, hiriko erdigunean. Gainera, Amaran, Irungo plazatik gertu dauden kaleak (Isabel IIa eta Felipe IVa, besteak beste) lau errail izatetik bi izatera pasako dira.

Donostian, Peña y Goñi izan zen oinezkoentzat bakarrik ezarri zuten azken kaleetako bat, eta orain donostiar askoren gustuko ingurunea da hori. Oinezkoentzat bakarrik bilakatu zenetik, sei taberna ireki dituzte bertan. Sei taberna berri, eta sei terraza. Lehen, Peña y Goñi kaleko bizilagunak trafikoaz kexu ziren, eta orain, ordeaz, terrazek eragiten duten zarataz.

 

 

Audioak (1)