Erreportajea
Eskola jazarpenaren tratamendu etikoa
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Dagoeneko Euskal Herri osoko hamalau mila ikasle eta 350en bat ikastetxek parte hartu dute Baketik-ek antolatutako Antzerki Forum egitasmoan.
Orain bost ikasturte abiatu zuten eskolan balio etikoak bultzatzeko ekimena eta adibidea Irlandatik hartu zuten "gizartean eta eskola komunitatean jazarpenak sortzen duen kezka ikusita"&' || 'nbsp; Itxasne Etxeberria,egitasmoaren koordinatzaileak azaldu digunez.
3 atal
Hiru ataletan lantzen da jazarpenaren esku-hartze prebentiboa Arantzazun egiten diren Antzerki Forumen bidez . Lehen hiru hilekoan arrazismoaren eta eskola jazarpenaren, bullying-aren prebentzioa lantzen da 8-12 urte bitarteko haurrekin. Afektibitatea eta -bizikidetza harremanetan- errespetua, askatasuna eta berdintasuna 13-14 urte arteko bigarren hiruhilekoan. 15 eta 16 urteko gaztetxoekin hirugarren hiruhilekoan lan egiten da. Eskolan errespetu eta berdintasun balioak aztertzen dira kultur-aniztasunarekin eta inmigrazioarekin lotuta.
Itxasne Etxeberriak onartzen du "arrakasta handia " izaten ari direla eta bullying esaten zaionaren prebentzioa izaten ari dela "izarra".
Antzerki partehartzailea
Elena Azkargorta eta Mai Gorostiaga aktoreak dira bost ikasturteotan zehar haur eta gaztetxoekin lan zuzeneko lana egiten dutenak. Aurrena eguneroko bizitzan gerta litezkeen egoera larriak jasotzen dituen antzerkia eskaintzen dute, ondoren Forumean lantzen dituzte Arantzazura hurbildu diren ikasleekin batera antzerkiak planteatzen dituen egoera ezegokiak bideratzeko proposamenak, "eszenak aldatzen parte hartzen dute ikasle beraiek" eta azkenik , tailerrean egiten da gogoeta azaldu diren jazarpen egoeren inguruan.
? ikurrak , Xak eta @k konpromezu gisa
Jazarpen egoerak non sortzen diren eta zergatik ? ikur handi bat marraztuta daukan mural batean idazten dituzte ikasleek koloretako errotulagailuekin, egoera horietako aktoreak nortzuk diren aztertzen dute. Alegia nor den jazartzailea, nor jazarria eta horrelako egoeratan lekukoak hartu dezakeen jarrera aktibo edo pasiboak daukan garrantziaz gogoeta egiten dute. Hamargarren muralean baztertu behar diren jarrerak idazten dira eta @ ren bidez uzten dira idatzita korapilo askatu dezaketenak. "Egunero ikasten dugu zerbait” esaten dute aho batez Mai eta Elenak. Itxasnek azaldu diguna, "muralean idatzitakoa ikasleek hartzen duten konpromezua" dela "eskolara eraman eta hango hormetan jarri eta gogoratzeko". Une horretan ikasleek hartzen dute lekukoa irakasleekin batera eskola jazarpena saihesteko egoerak lantzen jarraitzeko.
Elgetako herri eskola
Elgetako herri eskolako ikasleak izan dira gaur Antzerki Forumean parte hartzen. Beraientzat bezain aberasgarria izan da niretzat esperientzia haurrek izan duten jarrera eta parte hartzeko borondatea ikusita. Elgetan, eskola txikia izaki , aparteko arazorik ez dute izaten jazarpen egoerarekin "baina beti dago zer ikasia" ohartarazi dit irakasleetako batek.
Antzerki foruma eta gero, otordua egiten utzi ditut Elgetako 6 eta 12 urte arteko haurrak. Etxeratu aurretik , Arantzazu erakutsiko die Pello Zabalak. Egitasmoaren hirugarren zatia da eta ziur , hor ere izango dute zer ikasia.