EITB+, Euskadi Irratia Errepor
Burgoseko prozesua 1970/2010, 40 urte
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Burgoseko prozesuan, 16 pertsona eseri zituzten epaituen aulkian Meliton Manzanas polizia bura hil eta ETAren beste hainbat ekintza egitea leporatuta. 40 urte pasa dira ordutik.
Gure web-gunearen erabiltzaile ugarirentzat Burgoseko Prozesua urruneko historia da, beste askorentzat ordea oroimenean ondo gordeta dagoen garaia. Frankismoaren azken urteak, diktaduraren kontrako borroka eta presio garaia; Euskal Herriko kaleetan, Estatu Espainiarrean, nazioartean eta Vatikanoan bertan Espainian agintean zegoen erregimen frankistari egindako presioaren isla oroitarazten duen garaia.
Artxiboetako ahotsak
Burgoseko prozesuan, 16 pertsona eseri zituzten epaituen aulkian Meliton Manzanas polizia bura hil eta ETAren beste hainbat ekintza egitea leporatuta.&' || 'nbsp; Xabier Izko, Teo Uriarte, Jokin Gorostidi, Mario Onaindia, Unai Dorronsoro, Xabier Larena, Bittor Arana, Josu Abrisketa, Enrike Gesalaga, Gregorio Lopez Irasuegi, Antton Karrera, Itziar Aizpurua, Jone Dorronsoro, Arantxa Arruti, Julen Kalzada eta Jon Etxabe ziren epaituak.
Aurrena izendatutako seiei heriotza zigorra ezarri zizkien epaitegi militarrak . Hareago, Izko, Uriarte eta Gorostidiri bi heriotza zigor ere bai. Eta orotara, ehundaka urte epaituek kartzelan igaro behar izateko.
Miguel Castells Burgoseko prozesuan akusatuen defentsan aritu zen abokatuaren iritzirako "errotik moztu" nahi izan zuen ahultzen ari zen diktadurak, indarra hartzen ari zen mugimendua.
Prozesua abenduaren 3an hasi zen, heriotz zigorren berri 1970eko abenduaren 28an, "inuzente egunarekin" jakin zen eta handik bi egunera indultoa. "Kalean hasitako presioaren ondorioz" amor eman behar izan zuen Francoren gobernu kontseiluak, Castellsen ustez.
Klandestinidadeko irratien bidez jakiten zen gertatzen ari zenaren berri orain 40 urte. Euskadi Irratiko artxibategian gordetako ahotsek eta protagonisten testigantzek freskatuko digute 1970eko abenduan egin zen Burgoseko prozesua.