Erreportajea
Liburuak irakurtzeko modu berria
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Gero eta gehiago dira merkatuan dauden ebook eta liburu elektronikoen irakurleak. Donostiako Udal Liburutegiek 2010eko udaberrian erabaki zuten erabiltzaileari zerbitzu hori eskaintzea.
Liburuak pantaila batean irakurtzeko aukera hedatzen ari da gure artean. Gero eta gehiago dira merkatuan dauden ebook eta gero eta gehiago liburu elektronikoen irakurleak. Donostiako Udal Liburutegiek 2010eko udaberrian erabaki zuten erabiltzaileari zerbitzu hori eskaintzea. Orduan salgai zeuden aukeretatik hiru tresna aukeratu eta hogeitamahairu ale erosi zituzten. Etengabe mailegatuta dauden eLiburuak&' || 'nbsp; "erreserba zerbitzua jarri behar izan genuen interesa ikusita" azaldu digu Arantxa Urkia, liburutegietako zuzendariak. Arrakasta handia izan du esperientzia pilotuak "gure benetako funtzioa edukiak formatu ezberdinetan eskaintzea bada ere". Yosu Yurre, EHU-ko irakaslea izan da liburutegiko eLiburuen erabiltzaileetako bat:&' || 'nbsp; "Hiru heredu zeuden eta hiruak probatu nituen ", bakoitzaren eskaintzak ikusi eta alderatu zituen.
Bistari laguntzeko
Arantzak bezala Yosuk, letra aldatu eta handitzeko liburu elektronikoek ematen duten aukera ontzat eman dute: "Kirola egiteko garaian, izerdiarekin eta betaurrekoekin ez nintzen moldatzen", letra handituta konpontzen da arazo hori. Arkatz elektronikoarekin "gauzak azpimarratzeko aukera gozamena da" Arantzarentzat , eta zer esanik ez gaur egun tresna hauek mila titulutik gora barruan gordetzeko ematen duten aukera. Jubilatuak izan dira jakin minik handiena azaldu dutenak.
Edukiak
eLiburuak edukiz betetzea da une honetan arazo nagusia "klasikoak sartu ditugu gazteleraz, frantzesez eta ingelesez eta euskaraz, Euskara Patronatuak digitalizatuta zituen Auspoa bildumako hainbat titulu". Izan ere mailegutzan emateko, doan materiala aurkitzea zaila da une honetan. Urkiak ondo dakien bezala "jendeak berria nahi du" baina azken argitalpenak, esate baterako, Gurebook denda digital estreinatu berritik jeitsi eta maileguan ematen ez dira ausartu "legeak babesten gaituen ez dagoelako garbi".
Yosu Yurrek, aldiz , horixe botatzen du faltan, liburutegiak zerbitzu hori eskaintzeko aukera . Alegia, "iada sarean dauden tituluen artxiboak nork bere etxean ditugun ordenagailuetara jeisteko aukera Udal Liburutegiaren bitartez izatea", liburutegiko Irakurgailu elektronikoak erabili behar izanik gabe. Arantza Urkia baikor da eta 2011n argitaletxeekin liburutegietan edukien erabilera zehaztea lortuko dutela uste du "irakurleak aukera izan dezan eta argitaletxeek negozioa egiten jarraitu dezaten".
Etorkizuna
Liburugintzaren konzeptua aldatzera dihoala bistako gauza da Arantza eta Yosurentzat . Gaur egun tinta elektronikoak zuri-beltzezko formatuak eskaintzen baditu,"kolorea eta estekak eta haurrentzako jokoak" ez dira atzeratuko Urkiaren ustez. Yurrek berriz irakurtzeko modua ez ezik, idazteko modua ere aldatuko dela aurre-ikusten du "nobelak ez du zertan lineala izan behar" idazle batek bi edo hiru linea narratibo proposatu ditzakeela etorkizunean.