Itxi

Euskadi Irratia Erreportajeak

Tunisia berria

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Arnas berria somatzen da Tunisian urtarrilaren 14ko Iraultza eta gero. Ainhoa Etxebeste bertan izan da azken gertaeren berri ematen eta Euskadi Irratiko Erreportaje formatoan dakarkigu. Entzun!

Tanke bat edo beste ikusten da oraindik hiri-guneko egoitza ofizial eta plazak babesten baina jendeak gauzetaz duen iritzia plazaratzeko gogoa du eta ez du ezkutatzen, lehen bezala.
Ben Ali eta bere hurbilekoek hogeitahiru urtetan zehar ezarri zuten diktaduraren zama bat batean gainetik kendu dutela dirudi.

Sare sozialak
Facebook eta Sare sozialetan sustatutako Jazminen iraultza, Sidi Bouzid-eko gertakariekin lehertu zen kalean.
2010eko abenduaren 17an Jaled Ezzafuri 33 urteko kaleko dendariak bere burua errez piztu zuen, gero herriz herri eta plazaz plaza hedatu zen sua. Zine Al Abidine Ben Alik eta bere hurbilekoek Saudi Arabiara ihes egin behar izan zuten.
Goseak eta langabeziak egonezin handia sortu dute Tunisiako gizartearengan , bereziki Ben Alitarrek diktadurak iraun duen bitartean batu duten hondare eta dirutzak agerian geratu direnean.

Gazteak

Slim Amamu blogaria, Tunisiako gaztedia gaietarako Estatu idazkaria da gaur egun, behin behineko gobernuan.
"Ez daukat dudarik Ben Ali gazteok bota dugula esateko" adierazten du eta&' || 'nbsp; "kemenez ikusten ditut gazteak aldaketa gehiago sustatzeko". Bitxia da Amamu gobernuko kide izatea, Jazminen iraultza garaian atxilotuta eta kartzelan izan zutelako Pirata alderdiko kidea "Anonimus erasoagatik" gobernuko web-guneen sabotaian parte hartuz.

Tunisiako iraultzak, Egipto, Jordania, Libia edo Yemen bezalako herrialde Arabiarretan segida izan du. Sare sozialek hartu duten pixua "izaera berriaren" adierazle da Amamuren ustez eta ekinbide horrekin aurrera jarraitzeko deia egiten die mundu guztiko erabiltzaileei.

Turismoa

Tunisiako barne produktu gordinaren %7 Turismoari esker sortzen da. Jazminen Iraultzak, oro har herrialde Arabiarretan sortu diren altxamenduek eta bereziki Libiako gerrak ez diote mesederik egin sektoreari. Apenas dabil Turistarik Tunisiako kaleetan inolako segurtasun arazorik ez dagoen arren. Behin behineko gobernuak kanpaina berezi bat abiatu du Europako bidaiariak erakartzeko helburuz "I love Tunisia. The place to be…now!" www.ilovetunisia.org/. Kanpaina horren bidez
Gonbidatuta ikusi ahal izan dut,hain zuzen ere, Tunezko kaleak lasai daudela.

Aldaketa Soziala

Emilio Emazabel RIU hotel sareko Tunisiako arduradun nagusia da www.riu.com . Aita Hondarribikoa zen "errepublikarra zelako ihes egin behar izan zuen" , baina lehengusuen bidez jarraitzen du Euskal herriari lotuta "alardean ez dut hutsik egiten". Emiliok dozena bat urte badaramatza Tunisian, emaztea ere hangoa du eta aldaketa sozial handia ikusten ari da langilerian "garbitzaile batek haizea hartzera bidali nau esan beharrekoa sindikatuen bidez esateko eskatuz". Zilegi ikusten du aldaketa nahia diktadura amaitu denean eta eskubideak aldarrikatzea "aldi berean saiatu egin beharko dute lanpostuetan eraginkorrago izaten". Enpresa munduak aldaketa horien sustatu eta aurrera eramateko prest egon behar dutela defendatzen du.

Etorkizuna ilusioz

Tunisiak zailena egin du, agintean luzaro izan den agintaria kentzea. Orain diktadura zeharo zokoratu eta demokrazian aurrera egitea. "Askatasuna irabazi dugu, demokrazia errotzeko beleunaldiak beharko ditugu" esaten dit argi Semah Ben Rabah Arkitektu gazteak. Ilusioz begiratzen dio Tunisia berriari. Uztailaren 24 an egingo dira hateskundeak Asanblea eraikitzailea osatzeko . Asanblea hori izango da etorkizuneko erakundeak sortzeko ardura izango duena. Muturreko Islamdarren kezka badago , baina Semah-ek azpimarratzen didan bezala "Tunisia Musulmana da, baina ez Islamdarra" eta gazteek ikuspegi zabala dute eta ez dute atzerapausorik nahi "bereziki emakumearen giza eskubideetan".

Entzun erreportaje osoa atxikituriko audioan!





&' || 'nbsp;



Audioak (1)