Itxi

Euskadi Irratia Erreportajeak

Adimen urritasuna eta eskubideak

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Adimen urriko pertsonen eskubide zibilak kolokan geratzen dira askotan , zergatik? eta batez ere, nola ekiditu egoera hau? Entzun atxikituriko audioetan!

Jonen kasua


Adimen urriko pertsonen eskubide zibilak kolokan geratzen dira askotan .Irungo gazte baten kasuak jarri gaitu jakinaren gainean .
Demagun , Jonen kasuaz ari garela , gaztearen familiak albisteak eragin duen zurrunbilotik kanpora utzi nahi izan baitu Jon , baina ez bera bezalako pertsonen egoera.

Jonek lan eta bizi modu normalizatua du aspaldian eta autonomia maila handia. Hala ere, etorkizunean ,bere eskubideak legez bermatuta geratu daitezen epailearen aurrera jo zuenean nahastu ziren gauzak. Jonek ordura arte boto eskubidea zuen esate baterako, edo eta bere lanarekin irabazten duen soldata kudeatzeko aukera.

Epaileak ordea, erabakimen hori ukatu egin zion bat batean legearen aurrean ez-gaituz. Izan ere Aloña Agirre Atzegiko teknikariak azaldu didanez "pertsona hauen gaitasunak eta mugak" aztertu gabe "mugetan bakarrik zentratzen dira erabakiak hartu behar dituzten epaitegiak" eta asko pentsatu gabe eta hobe beharrez jotzen dituzte ez-gaitu adimen urriko pertsonak, kalte egin diezaieketen hirugarren pertsonetatik babesteko helburuarekin.

Autonomia

Adimen urriko pertsonen gaitasunak lantzea eta ahalik eta autonomia maila gorena garatzea da ordea, Atzegi, eta elkarte honek bezala adimen urriko pertsonekin lan egiten duten erakunde eta familien helburua. Ainhoa, Jonen arrebak badaki bere anaiak babesa eta laguntza behar duela eguneroko bizitzan hainbat erabaki hartzeko garaian baina "gehiegizko babesa bezain txarra da utzikeria" bere ustez "pertsonen autonomia mugatu" egiten delako.

Fiskala

Ainhoa eskertuta dago Dabid Mayor fiskalak Irungo epaitegiak bere anaiaren erabakimena mugatuz argiatara emandako epaiari helegitea ofizioz jarri ziolako "aurreneko unetik izan zuen garbi zer muga eta zer gaitasun dituen" horregaitik eskatu du Jonentzat "behar duen kasuetarako laguntza".

Eskubideak

Orain eta gauzak bere onera etorrita Jonek , Botoa emateko eskubidea ez ezik "ezkontzekoa , bere soldata kudeatzekoa eta heredentzia nola banatu erabakitzekoa" ere baditu legez .

Eta Ainhoaren esanetan "orain erabakitzeko eskubidea badu" eta berak erabakiko du hurbilekoenei behar duen laguntza edo informazioa eskatuz "zer egin eta zer ez".

Epaileei ez ezik gizarte osoari eskatzen diote gogoeta egiteko eta adimen urriko pertsonen mugak ez ezik gaitasunak ikusi eta onartu ditzagun.

Entzun erreportajea atxikituriko audioan!




Audioak (2)