Itxi

Euskadi Irratia Erreportajeak

Liburu denda txikiak

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Adimen urriko pertsonen eskubide zibilak kolokan geratzen dira askotan , zergatik? eta batez ere, nola ekiditu egoera hau? Entzun atxikituriko audioetan!

Foto: Casco Antiguo Pamplona

Garai Zailak

Garai zailak dira dendari independienteentzat. Krisiak bete betean eragiten die eta hareago premiazko gaiak saltzen ez dituztenean. Liburu denda txikien kasua da. Iruñeako Abarzuza liburutegiaren kasuan adibidez, oraintxe ari dira krisiaren gordinena antzematen. Martzela Abarzuzak azaldu didanez “lehen bi liburu erosten zituenak, orain bakarra erosten du” eta hori -lehenaz gain- antzematen da noski hilabete amaieran.

Saltegi handiek eta liburudenda sareek jarri zizkieten aurreneko arazoak eta “egunero asmatu behar izaten dugu zerbait”. Dibertsifikazioaren alde egin behar izan zuten, “eskola materiala, eskola liburuak, Iruñeako oroigarriak...", saltzen dituzte. Azken hauek “pañueloak, gomazko erraldoi eta kilikiek” asko lagundu diete azken aldian. Izan ere Abarzuza liburutegia Santo Domingo aldapan kokatuta dago, Iruñeako leku esanguratsuan.

Bezeroak

Bezeroek egiten dituzte berezi denda txikiak. Amaiak esate baterako “denbora gutxi” du erosketak egiteko eta horregatik egiten du Alde Zaharreko denda txikien aldeko hautua. Hain zuzen ere erostera jaoten denean “lasaitasunez erosi nahi izaten” duelako eta patxada hori denda txikietan aurkitzen duelako. Saltegi handietan “anonimo” sentitzen da eta ez ditu gustuko denda mota horietan “izaten diren argi, musika eta presak”. Gainera bezeroei honelako dendetan eskaintzen zaien harreta nahiago du ezpairik gabe.

Martzelak ere “bezeroen lehialtasuna” azpimarratzen du eta familia negozioetan ohi denez, umetatik jaso dute aurrekoengandik erostera datorrenari eskaini behar zaion tratu bero eta egokia.

Bizi iraupena

Edis, gaztea da baina bat dator analisian. Eskolarako behar dituen arkatza eta minak erostera hurbildu da Abarzuza liburu dendara. Bizi den auzoan erosi nahi izaten ditu behar dituen gauzak. Ez du ezer saltegi handien aukera hartzen dutenen kontra. Baina “auzoaren onerako eta denda txikien bizi iraupenerako" nahiago du ahal duen neurrian, eta aukera baldin badu “oportunitate hori” eman behar zaiela pentsatzen du. Auzoak auzo izaten jarraitu dezan saltzaile eta erosleek elkarri eutsi behar diotelako.

Audioak (2)