Euskadi Irratia Erreportajeak
Animalia klonatuen okela, bai edo ez?
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Europar Batasunean Klonatutako animaliaren okelik ezin da merkatura atera, debekatuta dago ekoizpen modu honen komertzializazioa.
Estatu Batuak, Argentina eta Brasilen ordea behi eta zerri klonatuen merkaturatzea legezkoa da eta herrialde hauek munduko okela esportatzaile nagusienak izanik ezin esan da Europako merkatura haragi hori iristen ez denik.
Zer da animalia klonatua
Enrike Gisasola, biologoa da ikasketaz eta nekazaria eta artzaina ofizioz. EHNEko kidea da eta ez die muzin egiten baserritar eta nekazarien mesederako aurrerapen genetiko eta teknologikoei.
Klonak egitea, fotokopiak egitearekin alderatu dit denok ulertze aldera “animalia on horren idealak hartu eta kopiatzea, ondoren-goek ezaugarri berak izango dituztelakoan”.Hareago, txertaketa horixe dela esaten dit eta aspaldiko teknika dela baserritarren artean “kimu on bat hartu eta landare ez-horren-on bat hobetzea”.
Enrikek interes ezkutuagoak ikusten ditu animalien klonazioa aztertzerakoan . Interes ekonomikoak, etikoak ,boterea ... “ . Tresna ez da arazoa “erabilpena baizik , horrexegaitik “zuhur-tasunez” jorratu beharreko gaia dela iruditzen zaio. Aberas- tasuna banatzean sinisten du berak eta ikusi du azken hamarkadetan “teknologia, bakar batzuen mesedetan” erabiltzen dela.
Informazioa eta Araudia
Europar Batasunean, araudietan zehazten dira prozedurak eta martxoaren amaieran aztertu zen animalia klonatuen okelaren komertzializazioaren auzia. Europako parlamentua eta 27ek osatzen duten komisioa, Europako batzordea ez dira ados jarri okelaren etiketaren edukiaz .Eta beraz, ingurumenarekiko eta jasargarritasunarekiko kontzientzia duten talde parlamentariek eskatzen zutena adina zehaztapen ez da jarriko haragiaren etiketan. Jatorrian behi klonatua den edo ez bai, baina ez hurrengo umaldietan. Alegia, behi klonatuaren txahalaren okelaren etiketan ez da klonazioaren inguruko datu hori erantsiko. Indarrean dagoen 97ko araudiak jarraituko du indarrean , erakundeek adostasunik lortu ez dutelako.
Kontsumitzaileak
Leire Escajedo, Zuzenbide kostituzionalean doktore da EHUn eta aspaldion aztertzen ditu “elikagai berriek gizartean sortzen dituzten arazoak eta hauei ematen zaizkien soluzioak” . Trasjeniko,elikagai funtzional eta klonatuen inguruan sortzen diren eztabaidak legearen ikuspuntutik behatzen ditu.
“Food Citizen edo Elikagaiekiko hiritartasuna” indarra hartzen ari den korrontea dela esaten dit, baina kontsumatzailearen iritziari horrenbesteko indarra emateak “talka egiten du europa bezalako merkatu gune librean”.
Iritziak iritzi, europako erakundeen arteko desadostasuna ulergarria ikusten du arazoa saihestu nahi izan dutelako “Nazioarteko merkataritza arazoa” sortuko litzateke bestela.
Azpimarratzekoa da, Leirek eman didan datua Europara hirurehun bostehun bat mila tona okela” iristen direla atzerritik urtero.”Konak jaten ari garen edo ez , hori norberak pentsa dezala”.