Itxi

Euskadi Irratiko Erreportajeak

Lapur taldeak

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Ezetz, 'krisiak ez dituela lapurretak ugaritu eta lapur talde antolatu gehiago ez dabilela gure artean'.

Hori esan dit Fernandok, eta Ertzaintzaren Gipuzkoako ikerketa taldeko arduradunetako bat da
'hori esaten dute zenbakiek' eransten du.Aitortzen dit orain hiru urte krisia gogor jotzen hasi zenean tesi horrekin lanean hasi zela Ertzaintza bera, baina errealitatea bestelakoa da eta lapurretak eta hareago lapurretak egiteko talde antolatuak ez dira ugaritu.

Kanpotik etorritako taldeak
Martutenen orain aste batzuk gaizkile talde antolatu batek Tabakoa lapurtu nahi izan zuen biltegi batetik. Ertzaintza zain zuten eta ihesaldia eta tiroak eta zaurituak tarteko, atxilotu egin zituzten talde hartako kide gehienak. Madriletik etorri ziren , lapurreta egin eta berriz ere alde egiteko asmotan. Ertzaintzako ikerketa buruaren esanetan hori izaten da antolatutako talde hauen prozedura.Izan ere, hemen ez daude errotuta ez mafia, ez era honetako ekintzak egiten dituzten taldeak 'ekialdeko herritarrez' osatuta egon ohi dira eta 'udan etortzen dira helburu zehatzetan lapurtzera'. Ertzaintza 'erne' dago beti Euskal Herria enpresa askoren kokagune ta lurralde aberatsa izanik era honetako taldeek bertan geratzea begiz jota izan dezaketelako.

Lapurretak
Lapurretak hala ere gertatu gertatzen dira eta Joxemarik lehen pertsonan azaltzen du 'pistola ikusi nien gorpuzkera baina lehenago'. Orain egun batzuk eraso zuten garajean bi gaztek 'ordainketa batzuk egiteko dirua neraman eta hura nahi zuten'.
Ezinbestean eman behar izan zien esakatutakoa enpresari txikiak egiten zizkioten mehatxuak entzunda. Hala ere, ihes egin zutenean segika egin zien ,kaputxa kendu zituzten arte. Ezagutzen zituen. Ertzaintzak atxilotu zituen beranduxeago eta hori da orain Joxemariren kezka etorkizunera begira 'atxilotuak non dabiltzan, zer pentsamendu duten...'. Biktima erraza jotzen du bere burua 'ni eta merkatari txiki guztiak' azken batean lanarengaitik 'dirua manejatzera behartuta gaude' eta 'erne ibiltzeko aholkua' bidali nahi dire bere egoeran daudenei.

Babes neurriak
Lapurreta gehienak ordea leku bakartu eta industrialdeetan gertatzen dira eta 'pobladuetan bizi diren errekurtsorik gabeko pertsonak' izaten dira gehienetan lapurrak, Ertzaintzako buruak azaltzen didanez.
Joxemariren kexua da 'bi egunetan kalean' izango direla . Fernandok berriz Ertzaintzaren lana' atxilotuak epailearen aurrera eramatea' dela ohartarazten dit eta enpresari eta herritarren laguntza eskatzen du 'edozein datu ikerketarako' baliagarria delako. Zelatan ikusten den pertsona, gero 'zure etxea lapurtzera sartu litekeen pertsona' izan litekeela arrazoitzen dit.

Audioak (2)