Itxi

Erreportajea

Gaixotasun kronikoak

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Adin guztietako pertsonek izan dezakete gaixotasun kronikoren bat, baina adinean aurrera egiten den neurrian 'gaixotasun bat baina gehiago' batera izan litezke.

Joxe Artetxe Donostia ospitaleko Gaixo kronikoek unitateko arduradunak azaldu didanez  'diabetesa, azaleko hainbat gaitz, eta harnas aparatuari lotuta, asma' dira arruntenak. Adin guztietako pertsonek izan dezakete gaixotasun kronikoren bat, baina adinean aurrera egiten den neurrian 'gaixotasun bat baina gehiago' batera izan litezke.
Ezagueran oinarrituta
Ezagueran oinarritutako medikuntza egiten dute Artetxek eta bere taldeak orain urte batzuk. Orduan ikusi zuten gaixo kronikoen unitatea sortu beharra 'urtean ingreso bat baina gehiago izaten zuten pertsonak zeudelako' eta prebentzioaren bidetik 'egoera hori saihestu' zitekeela sinisten zutelako, bereiziki gaixoarengatik eta horrez gainera zerbitzu publikoaren onerako. Mediku bizitzan lortu duten 'ezaguera onena' ezartzen dute “gaixo konkretu bat osasun egoera onenean' bizi ahal izan dadin bere baldintzen barruan.
Gaixoaren parte hartzea
Emaitza onak izan ahal izateko, ezinbestekoa da 'gaixoaren inplikazioa', daukan gaixotasunaren ezagueran, tratamenduan eta Artetxe doktoreak azpimarratzen duenez 'erabakietan ere bai'.
Horixe da Jon Ander Bastarrikaren kasua. ALCER elkarteko kidea da; izan ere azkeneko urteetan bere giltzurdinek ez dute behar bezala lan egiten. Giltzurdin baten zain dago 'baina ez dut batere presarik'; izan ere badaki trasplanterako prozesua luzea dela eta bere osasun egoerak, oraingoz, ez duela urjentziarik.
48 urte ditu egun eta duela 4 urte egin behar du dialisia. 'Astean hirutan egon behar dut makina bati lotuta lau edo bost orduz' Lehen unean ulerkaitza egin zitzaion egoera baina aurrera egingo bazuen 'txipa aldatu' egin behar izan zuen. Aurreratuta eta ia ustekabean etorri zitzaion aurre-jubilazioa 'baina asumitu egin behar izan nuen eta ondo daramat'. Aurreneko hilabeteak izan zirela gogorrenak onartzen du, baina beregatik eta ingurukoei ezin-bizia ez egiteko 'egoera onartu eta aurrera egin” beste biderik ez dagoela.
Jon Anderrek , 'medikuengan konfidantza eduki beharra' du ezinbestean , baina hala ere esperientziak eta bere egoera berean dauden lagunenak lagundu diote 'zen egin eta zer ez' ikasteko.

Audioak (2)