Itxi

Euskadi Irratia

2001eko irailak 11, mundua aldatu zen eguna

Kristina Zorita

Euskadi Irratia

Irailaren 11ko erasoen inguruan albistegi berezia egin dute Euskadi Irratiko albistegietan

Arratsaldeko 14:43ak ziren, 2001ko irailaren 11a. orduan zabaldu zen izua New Yorken, eta baita mundu guztian ere. Hegazkin batek World Trade Centerreko dorre bikiak jo zituen. 10 urte beranduago albistegi berezia egin dute Euskadi Irratian, ordu berean.

Hirian bizi diren Ramon Aizarna eta Iñaki Bakedanorekin hitz egin dute, haien lekukotza jasotzeko. Baina irratian bertan albistea nola eman zen ere azaldu dute Beatriz Zabaleta eta Ramon Santxez-ek ere, haiek izan baitziren Euskal Herrira albistea zabaldu zutenak.

Estatu Batuetako berri emaile den Olatz Arrietarekin ere hitz egiteko aukera izan izan dute, eta Mikel Aramendik ere erasoen ondorioak aztertu ditu.

Audioak (2)