Euskadi Irratia
'Maite dut Irratia', kontakizun laburren lehiaketa izango da aurten
Otsailaren 24an hasi da lehiaketa, eta 30 segundo azpiko audio mezuak bidali beharko dira. Irabazleak bi lagunentzat Berlinerako bidaia irabaziko du.
Aurtengo 'Maite dut Irratia' ekitaldia berrikuntzekin dator Euskadi Irratian. Otsailaren 24an hasi da kontakizun laburren lehiaketa eta audio mezuan bidali behar dira.
'Maite dut Irratia' gaia aintzat hartuta osatu beharko da kontakizuna, eta 30 segundo azpiko audio mezuan grabatuta bidali. Audio mezuak Euskadi Irratiko whatsapp zenbakira (688 666 000) bidali beharko dira edo Euskadi Irratiko erantzungailuan 943 01 22 50 utzi.
Jasotzen diren kontakizun labur guztien artean onena zein den apirilaren 1ean erabakiko du, Iratxe Retolaza, Xabier Gantzarain eta Xabier Erkizia Euskadi Irratiko Arratsean saioko kolaboratzaileek osatutako epaimahaiak.
Irabazleak, bi lagunentzat Berlinerako bidaia irabaziko du. Horretaz aparte, parte hartzen duten lehiakide guztien artean liburu elektronikoak zozketatuko dituzte astero.
'Maitte dut Irratia' lehiaketak laugarren ekitaldia du aurtengoa. Pasa den urtean, Zuriñe Zubillagak irabazi zuen 'bakailoa saltsan' kontakizunarekin.
'Maitte dut Irratia' lehiaketak formatoa aldatu du; pasa den udazkenean Whatsppaz Bidezko Lehenengo Kopla Txapelketak izandako arrakasta ikusita, formato hori mantentzea erabaki du Euskadi Irratiak. Euskal Herriko bertsolari Txapelketaren inguruan antolatutako Kopla lehiaketan 400 koplatik gora jaso ziren whatsppa bidez. Oraingo honetan ere parte hartze zabala errepikatzea espero da.