Itxi

Elkarrizketa

Joseba Egibar:'PPrekiko harremanak ez dira berdinak izango'

Batzokien finantziazioari buruz Euskadiko Alderdi Popularrak EAJri egindako salaketa, asmakizuna, antzezpena dela adierazi du Euskadi Irratiko Faktorian Joseba Egibar jeltzaleak.

 

Jeltzaleen eta popularren artean harremanak hotzak dira. Batzokien finantzazioa era irregularrean egin ote den susmoa frogarik gabe zabaltzea ez da bidezkoa Joseba Egibarren esanetan. Bestela Alderdi Popularrak auzitegira jo beharko luke, salaketa jartzera. Politikagintzan ez duelako denak balio, ezker abertzaleari ere errespetu gehiago eskatzen die EAJko bozeramaileak.

Joseba Egibarren iritzian egun, alderdi politikoen eta erakundeen artean hartutako hitzarmenei eutsi egin behar zaie. Ahalegin hori eskatzen die Jose Antonio Pastor eta Idoia Mendia sozialistei.

Erabakitze eskubidearen inguruan, bestalde, Eskozian egingo den galdeketa ariketa demokratiko eredugarria da Egibarrentzat, baietzak zein ezetzak irabazi.

Audioak (1)