Itxi

Euskadi Irratia

Lokarriko Paul Rios-i elkarrizketa gaur 18:00etan Mezularian

Hiri Gorrian 16:00etan komertzialen tertulia egingo dute, eta Arratsean 20:00etan Oiartzunen egingo duten Rap Bertso gaua izango dute hizpide; Invertekin eta Haritz Casabalekin hitz egingo dute.

Gaur, osteguna, Lokarriko Paul Rios elkarrizketatuko du Ainhoa Etxebestek 'Mezularia' saioan 18:00etan. Lokarrik gaur goizean iragarri du 2015eko martxoan bere jarduera bertan behera utziko duela; hartutako erabakiaz eta Lokarriren ibilbideaz hitz egingo dute Paul Riosekin bertatik bertara. Ebola ere hizpide izango dute ingresatuta dagoen erizainaren egoerak txarrerantz egin duela jakin ostean. Eta bihar buruko gatza dutenen nazioarteko eguna dela ere gogoratuko dute Mezularian.

20:00etatik aurrera, sortzaileen txokoa zabalduko da Euskadi Irratian, Arantxa Iturbek zuzendutako 'Arratsean' programarekin. Larunbatean, Oiartzunen egingo duten Rap Bertso gaua izango dute hizpide, eta rapa bertso ariketetan eta bertsoak rap estiloan kantatuko dituen Invertekin hitz egingo dute, eta baita Haritz Casabal aurkezlearekin ere.

Bihar, ostirala, Itxaso Atutxa EAJko EBBko presidentea elkarrizketatuko du Maite Artolak 9:00etan Faktorian. Pernando Amezketarra jaio zela 250 urte betetzen diren egunean pertsonaia ezaguna gogoan izango dute tertulian, eta programaren azken ordu erdian Garitano aita semeak batuko dituzte. Anjel Garitano 'Ondarru' futbolari eta entrenatzailearekin eta honen seme, Gaizka Garitano Eibar Futbol taldeko entrenatzailearekin hitzordua egin dute Ipuruako futbol zelaian 9:30ean.

10:00etatik aurrera, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazina hasiko da. 10:30ean Sopuertako La Baluca eskolako auzia izango dute hizpide. Bertako guraso den Txuma Murugarrenen eskutik bertatik bertara ezagutuko dute umeek eta gurasoek bizi duten egoera. Eta 11:30ean, etxean 104 txapel dituen Nerea Amilibia mendi korrikalaria elkarrizketatuko dute.

Arratsaldean, 16:00etan, Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak ateak zabalduko ditu, indarrez zabaldu ere! Moby Dick musika taldearen akustikoa izango baitute arratsaldeko 4etan.

'Mezularia' saioan, egunak emaniko albiste nagusiak sakonago aztertuko dituzte, eta, 18:30etik aurrera, astero moduan, korrespontsalen tertulia egingo dute. Bruselasen dagoen Olatz Arrietarekin eta Bartzelonan dagoen Eli Zunzunegirekin hitz egingo dute.

20:00etatik aurrera, Arantxa Iturbek zuzendutako 'Arratsean' programan Eliralde taldearen lan berria ezagutuko dugu: 0.1-0.1. Mertxe Ezeiza kazetaria entsegura joan da eta berak kontatuko dizkigu sekretu guztiak, eta ondoren, Naroa Zubillaga itzultzailearekin itzulpen lan bat ezagutuko dugu, Chuck Palahniuken-en 'Borroka kluba'.