Euskadi Irratia
Mikel Valdivieso 'arrantzale bizarduna' gaur, 18:00etan, 'Mezularia'n
Iruñeko Zigor Auztegiak 5 hilabeteko zigorra ezarri die epaitutako 4 'arrantzale bizardun'-i eta absolbitu egin du 5.a. 'Hiri Gorrian', borondatea emateaz arituko dira, 16:00etatik aurrera.
Gaur, asteartea, 16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, borondateaz, borondatea emateaz hitz egingo dute, eta bigarren orduan, fanzinea egingo dute Bilbo, Iruñea eta Baionako kontuen berri emanez.
18:00etan, 'Mezularia' saioan, Beatriz Zabaletak zuzenduta, Mikel Valdivieso arrantzale bizardunarekin hitz egingo dute, 18:00etan. Iruñeko Zigor Auzitegiak epaitutako 5 arrantzale bizardunetako 4 zigortu ditu, eta absolbitu egin du bestea. Bestalde, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak Berastegik UEMAn sartzeko erabaki izanaren kontra aurkeztutako helegiteaz hitz egingo dute.
Bihar, asteazkena, 07:00etatik 13:00etara zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria' saioak. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegian, Ipurua auziaz hitz egingo dute 09:00etan. Eibarko Ipurua futbol zelaia handitzearen alde dagoen Eibar Kirol Elkarteko Gorka Unamuno abokatuarekin hitz egingo dute, eta Ipurua aurrera Ipurua handitzearen kontra dauden bizilagunen taldeko ordezkariarekin, Mikel Usobiagarekin. 09:30etik aurrera, ekonomia izango dute hizpide Adrian Zelaia eta Xabier Alkorta ekonomialariekin. Mario Fernandezen hitzak aztertuko dituzte eta nazioanalizatutako bankuen irregularizazioez ere arituko dira.
10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. 11:00etan, Alazne Azpitarterekin hitz egingo dute; 'Indarkeria nerabeen arteko bikote harremanetan' tesia idatzi du. Ondoren, Berlinen Galileo Master saria jaso duen Aritz Galdos elkarrizketatuko dute. Lost&Found aplikazioagatik jaso du saria, eta zertan datzan azaldu du 'Faktoria'n. Eguerdian, Donostia 2016 eta Behobiako kanten ahotsa den Elene Arandia izango dute Miramongo estudioetan.
20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, Xabier Erkizia entzule perfektua bilatzen ahaleginduko da berriro, eta, ondoren, Itxaro Bordarekin hitz egingo dute Zure hatzaren ez galtzeko poesia liburuaz.