Euskadi Irratia
Amiantoak kaltetutakoen elkartea hizpide gaur 'Mezularia'n
ASVIAMIE elkarteko bozeramailearekin, Jon Garciarekin, hitz egingo dute 18:00etan. Bihar, Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politikarako sailburua elkarrizketatuko du Maite Artolak 'Faktoria'n.
Gaur, astelehena, 16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Aitzol Atutxa aizkolari gaztea izango dute programan, eta, bigarren orduan, Luca Ricci gazte erromatarrarekin hitz egingo dute.
Eta 18:00etan, 'Mezularia' saioan, Aihnoa Etxebesteren eskutik, amiantoak kaltetutakoak batzen dituen ASVIAMIE elkarteko bozeramailearekin, Jon Garciarekin, hitz egingo dute. Ondoren, Bilbon arratsaldean hasiko den Zientzia Astea izango dute hizpide. Bestalde, Tokikom solasean Antxeta, Ttipi-Ttapa eta Karkara tokiko komunikabideekin hitz egingo dute.
Bihar, asteartea 07:00etatik 13:00etara zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria' saioak. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegian, Juan Mari Aburto Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua elkarrizketatuko dute 09:30ean.
10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. 10:30ean, ebola txertoa sortzeko entsegu klinikoa hasi dutela eta, probak nolakoak diren galdetuko diote Eider Larrarte Txagorritxuko entsegu klinikoetako arduradunari. Ondoren, janariaren menpe bizi direnez hitz egingo dute Marisarekin; bera jatun konpultsiba da. Eta datorren urterako egutegi berriak egiteko garai honetan, egunotan beraienak aurkeztu behar dituztenekin hitz egingo dute: Iruñeko Orfeoiko zuzendariarekin, Bilboko suhiltzaile batekin eta Barakaldoko udaltzain batekin.
16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Legorretako film laburren jaialdia martxan jarri duen anai-arreba bikotearekin hitz egingo dute. Eta, bigarren orduan, fanzinean, Iruña, Bilbo eta Baionako berri jasoko dute.
20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, Kepa Matxainen kultur hausnarketa izango dute, Dei Gaztelumendi ilustratzaileak erakusgai duen erakusketaz hitz egingo du eta 2 argazkilari ere izango dituzte: Egoitz Iribar eta Hodei Esteban. Musika eteten denean dantzariak tokialdatu egiten dira liburuaz hitz egingo dute.