Jarraipen berezia
Kataluniako hauteskundeak, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin
eitb.eus
Euskadi Irratiko eta Radio Euskadiko kazetariek saio bereziak egingo dituzte igandean, botoak zenbatzeko, prozesua jarraitzeko eta hauteskundeen emaitzak aztertzeko.
Igandean Katalunian izango dituzten hauteskundeak direla eta, EiTBko irratiek programazio berezia prestatu dute. Ander Arzak, Iñaki Gomez, Iratxe Etxebarria, Imanol Manterola, Oihane Yustos, Dani Alvarez eta Maite Artola kazetariek jarraipen zabala eta berezia egingo diote hitzordu garrantzitsu horri.
Maite Artola 20:00etan hasiko da Euskadi Irratian, Kataluniatik bertatik zuzenean, hauteskundeen nondik norakoen berri ematen; Dani Alvarezek gauza bera egingo du ordu erdi lehenago, 19:30etik aurrera, Radio Euskadin eta Radio Vitorian.
Hauteskunde saioaren tartean, Realaren eta Athleticen arteko norgehiagoka eskainiko dute, zuzen-zuzenean.
Era berean, irailaren 28an, astelehenean, 'Faktoria' eta 'Boulevard' saioak Kataluniatik egingo dituzte.