Elkarrizketa
Teresa Toda: 'Jendartea mugitu behar da agenda politikoan sartzeko'
Euskadi Irratia | EITB.EUS
Aurrera begira jartzeko garaia dela adierazi du Teresa Todak, Sareko ordezkariak, Euskadi Irratian, eta plataformaren hurrengo ekimena izango dena iragarri du: giza eskubideen aldeko trena.
Pasa den larunbateko manifestazioek jasotako erantzun zabalaren ondoren, Sarek Euskal Herria zeharkatuko duen trena abian jarriko duela adierazi du Teresa Todak, Sareko kideak. Hartu trena. Igo giza eskubideen aldeko trenera lelopean, Euskal Herriko auzo eta herriak zeharkatuko dituen elkartasun trena" jarriko dute abian, "bagoiak atxikimenduz bete eta aldarriak Europara eramateko".
Sarek, bestalde, balorazio baikorra egin du Bilbon eta Baionan deitutako manifestazioez. Bertara bildutakoen aniztasuna azpimarratu du batez ere Teresa Toda bozeramaleak Faktorian egindako elkarrizketan.
Beste mobilizazio batzuetan baino aniztasun handiagoa ikusi zuen Teresa Todak pasa den larunbatean Bilbo eta Baionako kaleetan. Baina aniztasunak aniztasun, alderdikeriz jokatzen dutenak salatu ditu, norberaren paparrean dominak jarri nahi dituztenak.
Presoek emandako urratsak ez direla behar adina baloratu esan du Euskadi Irratian Teresa Todak. Halaber, gatazkaren konponbiderako presoen auzia ezinbesteko ikusten du eta, horrexegatik, lanean jarraitu eta urrats berriak emango ditu.
Bestalde, Angelita Burgoa ere, gaisotasun larria jota dagoen Ibon Iparragirre ETAko presoaren ama, izan da Faktoria saioan. Etxetik 435 kilometrotara dago Ibon Iparragirre, Navalcarneroko espetxean, hiesa du eta epilepsia-krisiak izaten dituela kontatu digu.
17 urterekin atzeman zioten hiesa presoari eta espetxean okerrera egin duela esan du Angelita Burgoak. Legeak dioena betetzea, horixe dela familiaren eskaria azpimarratu du Iparragirreren amak.
girreren amak. girreren amak.