12:05etatik aurrera
Idoia Uralde abeslaria elkarrizketatuko dute "Aperitifa"n
O.A.
Euskadi Irratia
Uralde Euskadi Irratiko saioan izango da eta Mailu Odriozolaren galderei erantzungo die.
Idoia Uralde abeslaria izango da astelehenean Euskadi Irratiko "Aperitifa" saioan. Idoiak 8 urte daramatza Egan taldean abesten eta azken aldian Pirritx eta Porrotx pailazoekin dabil Irrien lagunak ikuskizunean abeslari nahiz aktore lanetan.
Idoia Uraldek txikitatik izan du abesteko afizioa. Solfeo ikasketak egin ostean, eta Herriko koruarekin Europako Txapelketa irabazita, 18 urterekin Egan taldearekin hasi zen abesten. Orduz geroztik zortzi urte daramatza plazaz plaza.
Astelehenean, Mailu Odriozolaren eskutik, Idoia Uralde gertuagotik ezagutzeko aukera izango da Euskadi Irratian.