Jose Antonio Agirre
50 urte pasa dira Agirre Lehendakaria hil zenetik
A.O.
Euskadi Irratia
56 urte besterik ez zituen Agirrek hil zenean baina berak utzitako arrastoa handia izan da.
Abokatu ogibidea eta familiak zuen enpresa utzi eta gazte zela heldu zion politikari. Getxoko alkate izan zen, 30.garreneko hamarkadaren hasieran Estatutuaren aldeko borrokan sartu zen buru belarri.
1936.urteko urriaren zazpian egin zuen lehendakari karguaren zina Gernikako juntetxean, baina ordurako Francoren altxamendua hasita zegoen eta ez zen erraza izan lehendabiziko Jaurlaritzaren ibilbidea.
Lehendakari izateaz gain Agirre Frankoren kontra borrokan aritu zen Eusko Gudarosteko buru ere izan zen Frantzian zein estatu Batuetan erbestean bizi izan zen.1945.urtean Parisera itzuli eta hantxe berrosatu zuen herbesteko Jaurlaritza.
Joseba Agirre, Agirre lehendakaria zenaren semeare eta Ludger Mees Biografoarekin gogoratu dute Jose Antonio Agirre lehendakariaren bizitza "Faktoria"n.