Itxi

Trindoor

Azkoitia Lauko Finalean, Gernika kanpora bi segundogatik

A.E.

Azpeitia, Azkoitia, Markina eta Tolosa, hara hor Euskadi Irratian Hiru Errege Mahaia saioko Emakumezkoen Herri arteko Trindoor Txapelketako lau finalistak, apirilaren 17an iznago da final handia!

Gernikaren izenean Hermida, Ruiz eta Lafuentek bazekiten azkoitiarren beren lehia aurkakoa baino tolosarren aurkakoa zela.

Larunbateko saioak hori zuen, irabazlea zuzenean sailkatuta, bigarrenak Tolosak baino denbora hobea egin behar, eta lehen kanporaketako denborek garbi jartzen zuten Azkoitia faborito.
Hala, zozketak hala erakutsita, Gernika izan da saioa hasi duena. Hermidak arraunean bere marka hobetu du, indarrean hasi dira. Inma Ruiz bizikletan egur batean aritu da segidan, baina ez du asmatu, ez da eroso aritu bizikleta finkoan: “oso desberdina da errepidean aritu edo halako bizikleta batean ibiltzea”, aitortu du euskal duatloilari puntakoenetakoa denak. Kanporaketan egin zuen markatik gora ibili da Ruiz, eta han Tolosaren denbora hobetzeko itxaropena ia galdu dute. Ia, bai, ze Lafuente korrika hasi ahala bestelakorik pentsatzen hasi gara denak: oso erritmo bizian ekin dio korrikakoari, zuten denbora atzerapenari buelta emateko apustu bete-betekoa eginaz. 5’30”ko denbora egin behar zuen Tolosa gainditzeko, eta zorian izan da: 5’33” egin du, lastima azken metroetan indarrek huts egin izana eta erritmoa zertxobait jaitsi behar izana. Emozioa beraz bete-betekoa izan da lehen saio horretan.
Azkoitia aritu da segidan. Seijas, Oteiza eta Gabilondo, bi korrikalari eta duatloilari bat, kanporaketetan hirugarren marka zuen taldea. Seijasek arraunean bere marketan ibiltzea zuen helburu, eta baita hala izan ere: kanporaletan baino segundo bat azkarrago egin du ergometro saioa. Oteizak zuen gaurko kanporaketan mahai kolpea jotzeko aukera eta baita egin ere: 5’50”, eta jada Gernikarekiko 28”-ko abantailarekin eman dio erreleboa Gabilondori.

Eta Xeye taldeko korrikalariak kalkulagailua buruan zuela osatu du bere saioa, Gernika gainditu eta Lauko Finaleko txartela lortzeko zein erritmo behar, hura hartu eta aurrera, duen dena eman gabe, diferentzia neurtuz. Eta hala irabazi dute gaurkoa, hala sailkatu dira Lauko Finalera.

Tolosa izan da beraz, zeharka, gaurko bigarren saritua. Tentsioa eta emozioa irratiz bestalde, seguru, eta saria sailkapen itxuran. Lauko Finala beraz prest: Azpeitia, Azkoitia, Tolosa eta Markina nor baino nor arituko dira apirilaren 17ko final handian.

Ez ezazu galdu!