"Norteko Ferrokarrila"
Mokoa itxita egiten du kanta kukuak
G.R.
Euskadi Irratia
Rafa Saiz ornitologoak hegazti ezagun horri buruz hitz egin du "Norteko Ferrokarrilla" saioan.
Oso hegazti ezaguna da kukua, batez ere, egiten duen kantuagatik. Rafa Saiz ornitologoak kontatu du kantu horren ondorioz, hizkuntza guztietan duela kuku izena hegaztiak (kasu berezia da, alde horretatik; gainera, kontatu digu badirela hiru notako kantua (“ku-ku-ku”) egiten duten espezieak; eta, horrez gain, kontatu du mokoa zabaldu gabe kantatzen duela.
Bitxikeri horiek eta beste hainbat kontu izan dituzte "Norteko Ferrokarrilean" kukuari buruzko elkarrizketa entretenituan. Kantua alde batera utzita, hegaztiaren migrazioaz eta ugalketaz hitz egin dute. Kukuak beste espezieen bizkarroia da. Arrautzak beste horien habian utzi, eta habiaren jabeak hazi egiten du kukuaren txita berea balitz bezala. Jokabide horren ondorioez ere hitz egin du Saizek.