Itxi

Elkarrizketa

'ICMA sariek Euskadi eta Euskadiko Orkestra mapan jarriko dituzte'

EITB.EUS

Gaur banatuko dira Donostian munduko musika klasikoko sariak. Joxean Muñoz, Kultura sailburuak ekitaldiaren garrantzia nabarmendu du, Euskadi eta Euskadiko Orkestra munduan jarriko dituelako.

Musika klasikoaren alorrean ‘Oscar’ sarien baliokideak diren International Classical Music Awards, ICMA Sariak, gaur emango dira Donostian, EOS eta Donostia 2016ri esker.

Euskadik musika klasikoarekiko duen zaletasuna handitzen ari dela nabarmendu du Joxan Muñoz, Kultura sailburu ordeak. Euskadirentzat, nazioartean ekitaldi honek ekarriko dion onuraz hitzegin du Muñozek, Euskadi Irratiko Faktoria saioan.

Donostia 2016ren egitasmoa den Elkarrizketak ildoaren baitan kokatzen da ekitaldi hau, Hiriburutzaren balioekin lotutako proiektuak tokiko kultur-programatzaileekin elkarlanean gauzatzeko sortutako lan-ildoaren baitan.

Urtero nazioarte mailako artistei sari bereziak banatzen zaizkie. Sari hauen artean, bereziki nabarmentzen dira hauek: Bizitza Osoko Lorpenari Saria,  Dame Felicity Lott sopranoak jasoko du, Urteko Artistari Saria Christian Lindbergek jasoko du, Urteko Artista Gazteari saria Pablo Ferrandez biolontxelistak jasoko du eta Nikolai Song flautistak jasoko duen Aurkikuntza Saria, 12 eta 18 urte bitarteko musikari bati emango zaio estreinakoz.

ICMA Sariak Donostian banatuko dira apirilaren 1ean

CMA Sariak (International Classical Music Awards), musika klasikoaren alorrean Oscar sarien baliokideak direnak, apirilaren 1ean emango dira Donostian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) eta Donostia 2016 dira aurtengo edizioa prestatzaileak.

Leer mas: http://www.europapress.es/euskera/noticia-icma-sariak-donostian-banatuko-dira-apirilaren-1ean-20160307134244.html

(c) 2015 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de este contenido sin su previo y expreso consentimiento.

Audioak (1)