Euskadi Irratia
Hiru hilabetean behin komeni da ordenagailua garbitzea
G.R.
Euskadi Irratia
"Norteko Ferrokarrilla" saioan ordenagailuak fisikoki garbitzeko aholkuak eman ditu Jabi Asurmendi informatikariak.
Jabi Asurmendi Bitarlan enpresako informatikaria irratian egon da ordenagailua noiz eta nola garbitu behar den azaltzeko. Ez gara birusen kontrako programei buruz ari, baizik eta zikinkeria kentzeari buruz. Asurmendik dio hiru hilabetean behin komeni dela ordenagailua barrutik garbitzea. Kanpotik, maizago.
Ez garbitzeak hainbat arrisku ekar ditzake, gehienak makinaren funtzionamendu elektrikoarekin lotuta. Hautsak, ileek eta beste zikinkeria batzuek konexioetan arazoak eragin ditzakete. Egin genion elkarrizketan, Asurmendik aholkuak eman zizkigun ordenagailua garbitzeko.
Berria egunkarirako idazten ditu informatikari buruzko artikuluak; gero, Zibergela blogean argitaratzen ditu Interneten. Martxoaren bukaeran, ordenagailua garbitzeari buruzko artikulu bat argitaratu zuen, eta horregatik ekarri dugu "Norteko Ferrokarrilla" saiora horretaz hitz egin dezan.
Entzun hemen elkarrizketa!