Poloniako hegazkin istripua
"Politikariak ez dira gai gertakizunei aurre egiteko"
E.M.
eitb.com
Astebete igaro da Poloniatik Errusiara zihoan hegazkinak istripua izan zuela. "Faktoria"n Marta Kopinska eta Joana Janievska euskaraz dakiten poloniar ikasle birekin.
Larunbat honetan astebete izango da Poloniatik Errusiara zihoan hegazkinak istripua izan zuela. Poloniako presidentea Lech Kaczynsky eta Poloniako dozenaka goi agintari hil ziren istripu horretan, guztira 90 lagun.
Istripuak hunkituta utzi ditu poloniarrak eta ezbeharrak aste guztian eman du zer esana. Asteburuan egingo da hileta eta eztabaida piztu da Polonian hil den presidentea eta haren emaztea, biak hilobiratu nahi dituztelako Errege-Erreginen eta Poloniako heroien panteoian. Askoren ustez ez dagokie toki hori.
Hori guztiaz hitz egiteko, euskaraz dakiten poloniar ikasle birekin hitz egin dugu "Faktoria"n. Entzun hemen Marta Kopinskaren eta Joana Janiseuskaren hitzak.